Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari laguntzea eguraldiaren eta eratorritako azpieremuen zaintza integratu eta iraunkorrarekin lotutako esparruetan, hala nola ozeanometeorologian, hidrometeorologian eta agrometeorologian, besteak beste.
EUSKALMET – Euskal Meteorologia Agentzia “marka”pean hedatzen du kanpora Eusko Jaurlaritzak meteorologia-zerbitzu hori.
Laguntza horrek arlo hauek ditu:
- Meteorologiaren eta fenomeno natural meteorologikoen eta klimatikoen analisia eta iragarpena.
- EAEko behaketa meteorologikoko sareak zaintzea.
- Informazio meteorologiko eta klimatologikoko produktuak garatzea, bai zerbitzu publikoetarako, bai klimatologiak eta meteorologiak oso garrantzi handia duten sektore eta ekonomia-jardueretarako.
- Fenomeno meteorologiko kaltegarriak direla-eta abisu eta alerta meteorologikoak egitea, eta denbora errealean haien jarraipena egitea eremu guztietan, haiei lotutako arazoak izateko posibilitateaz edo probabilitateaz ohartarazteko.
- Meteorologiari eta klimatologiari buruzko argitalpen eta txosten tekniko eta zientifiko espezifikoak ekoiztea.