Proiektuak

Aire-lurpeetako lineetan anpazitate dinamikoa iragartzeko sistema

Torre de alta tensión

Iragarpen meteorologikoa kableen anpazitatea zehatzago kalkulatzeko eta, hala, energia-sistemaren kostuak murrizteko: era horretara, instalatutako linea elektrikoak optimizatu ahal izango dira gehiegizko elektrizitatea xurgatu eta eraman dezaten energia berriztagarriek eta sorkuntza deszentralizatuak pisu handiagoa izango duten energia-sistema berri batean.

Anpazitatea —kable batetik berotzearen ondorioz kalterik jasan gabe igaro daitekeen gehieneko korrontea— haizearen, tenperaturaren eta eguzki-erradiazioaren araberakoa da. Linea batean anpazitateak izango duen bilakaeraren zenbatespen errealistak lortzeko, kalitatezko iragarpen meteorologikoa egin behar da, bereizmen handietarako prestatua. Horretarako, zenbakizko teknikak, datuen asimilazioa eta estatistika-teknikak konbinatu dira.

Honako tresna hauek erabili dira, besteak beste:

  • WRF
  • 3DVAR / 4DVAR
  • EnKF
  • ARIMA
  • MOS

Gaur egun, metatutako esperientziaren ondorioz, ikasketa automatikotik eratorritako metodologiak, k-means bidezko taldekatzea eta antzeko metodologiak txertatzen ari dira, eguraldi hiperlokalera gehiago hurbiltzeko.