Hirietan dauden moduko tokiak (biribilguneak, bihurguneak, zuzenguneak, errei-aldaketak, etab.) dituen zirkuitu itxia, ibilgailu automatizatuen pertzepzio-, kontrol- eta erabaki-algoritmoak baliozkotzeko. 40 km/h bitarteko abiaduretan probatu daitezke maniobra automatizatu horiek.
Kokapena
Deskribapena
Gure zirkuitu horretan hainbat maniobra emula daitezke zenbait ibilgailurekin, besteak beste: aurreratzeak, platooninga, ibilbideen segimendua, bidegurutze eta biribilguneen kudeaketa, arriskuaren analisia eta kontrol partekatua.
Erreiak 3 metro zabal dira. Gainera, aparkatzeko hainbat toki ditu; aparkatze automatizatuak eta ibilgailuak detektatzea baliozkotzeko, besteak beste.
Pistek toki iraunkor bat dute GNSS/INS diferentzialaren oinarri-estaziorako. Estaldura ona bermatzen du horrek.
Saiakuntza-inguruneak aukera ematen du, hainbat teknologia erabiliz, ibilgailuen arteko komunikazio-sistemak (V2V), azpiegiturarekiko komunikazio-sistemak (V2I) eta oinezkoekiko komunikazio-sistemak (V2P) baliozkotzeko.
Nori zuzendua
- Ibilgailuen fabrikatzaileak, floten kudeatzaileak, logistika-enpresak, portuak, ibilgailu militarrak, garraio publikoa eta merkantzien garraioa.