Azpiegitura

Ibilgailu elektrikoen trakziorako kontrol-unitateak garatzeko plataforma

Plataforma desarrollo de unidades de control para tracción de vehículo eléctrico

Propultsio-sistema elektriko eta hibridoen osagaiak garatzeko proba- eta baliozkotze-plataforma gisa sortutako ibilgailua.

Deskribapena

Xasis tubular baten gainean eraikia dago ibilgailua, eta hiru motor elektriko ditu: aurreko gurpilak trakzionatzen dituzten bi motor aurrealdean, eta atzeko ardatzari eragiten dion motor bat atzealdean. 22,38 kWh-ko baterien multzo bat du; 373 kW-eko gehieneko potentzia eman dezake.

Ibilgailuaren ezaugarri nagusiak:

  • Trakzio elektriko integrala, e-AWD.
  • Bi motor elektriko independente aurrealdean (gurpil bakoitzeko bat) eta motor elektriko bat atzealdean.
  • Motor indibidualek berehala kontrolatzen dituzte trakzioa eta momentua, 10 ms baino denbora laburragoan.
  • Momentua bektorizatzeko ahalmenak. Balaztatzeko energia-berreskuratzea.
  • Monitorizazioko / urruneko diagnostikoko sistema.
  • TECNALIAren teknologiarekin garatua.

Espezifikazioak:

  • Potentzia izendatua: 174 kW (232 ZP).
  • Gehieneko potentzia: 360 KW (482 ZP).
  • Azelerazioa (0-100 km/h): 3,84 s.
  • Gehieneko abiadura: 170 km/h.
  • Autonomia: 212 (konbinatua, hiri-barrukoa+errepidekoa).

Kontsumoa:

  • WLTP saiakuntza-zikloa: 10,13 kWh/100 km.
  • Erreala:
    • Hiri-barrukoa: 7,79 kWh/100 km.
    • Errepidekoa: 13,31 kWh/100 km.
    • Konbinatua: 10,55 kWh/100 km.

Bateria:

  • Energia: 22,38 kWh.
  • Gehieneko potentzia: 373 kW.
  • Tentsioa: 310 volt.

Pisua:

  • 1.010 kg.

Nori zuzendua

Ibilgailu elektrikoetarako trakzio-sistemen multzo edo osagai hauek garatzen dituzten edo garatu nahi dituzten enpresak:

  • Motor elektrikoak.
  • Inbertsoreak.
  • Trakzio-sistemekin erlazionatutako kontrol elektronikoko unitateak.
  • Suspentsio-sistemak.
automocion-movilidad-sostenible-mini

Automozioko katalogoa

Deskargatu PDFa