Giza portaera eta erabiltzailearen esperientzia ikertzeko laborategia; zenbait sentsore fisiologiko eta monitorizazio-teknologia erabiltzen ditu horretarako.
Kokapena
Deskribapena
Testuinguruko datuak, datu biometrikoak, kognitiboak (arreta, memorizazioa, engagementa), emozionalak eta beste mota batzuetakoak kontuan hartuta, giza portaera azter daiteke mundu errealean, eta produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko erabakiak hartu.
Gure misioa da erabiltzailearen esperientziei buruz ikertzea eta neurozientzia modu praktiko eta fidagarrian aplikatzea, aplikazio-eremu berriak zabaltzeko.
Gure laborategiak baliabideak ditu gailuak eta estimuluak sinkronizatuz azterketak egiteko eta erabiltzailea, haren beharrak, motibazioak, interesak eta portaera hobeto ezagutzeko. Informazio horrekin, ideiak sor daitezke, interfazeak diseinatu eta interakzio berriak aztertu, baita pertsona bakoitzaren premietara egokitutako produktu edota zerbitzu interaktibo berritzaileak garatu ere.
Laborategiak baliabide hauek ditu:
- Soinean eramateko sistema arina, elektroentzefalograma denbora errealean monitorizatzeko.
- Biosentsoreak, izerditzea edo pultsua neurtzeko.
- Eye-trackingeko sistemak.
- Barnealdeetan lokalizatzeko sistemak, zeinek neurozientziari laguntzen baitiote neuromarketinean, industrian, hezkuntzan eta osasunean aplikatzen, besteak beste.
Nori zuzendua
- Neurozientzia-arloko ikerketa.
- Marketin-sailak eta neuromarketin-azterketak.
- Interfazeen eta ikus-entzunezkoen garatzaileak.