"Gure eraikinetako bat handitzean agregakin siderurgikoak erabili dira zimendatze-hormigoian, Europako taxonomia berdeko irizpideekin eta autonomia-erkidegoko araudiarekin bat etorrita".
Garapen berritzaile propioak aplikatzen ditugu geure eraikinen deskarbonizazioan; besteak beste, agregakin siderurgikoak erabiltzen ditugu hormigoian
TECNALIA 2024rako zuzeneko emisioetan neutroa izateko, eta 2030erako hornikuntza-kate osoan neutroa izateko, gure Deskarbonizazio Estrategia eta Planak jomuga du energia-efizientzia hobetzea, baliabideak modu adimendunean erabiltzea eta soluzio jasangarriak ezartzea. Horrek prozesu, zerbitzu, azpiegitura zein instalazioei eragiten die, eta ekipoen eta hornitzaileen konpromisoa eskatzen du, besteak beste.
Gure azpiegiturek zeregin garrantzitsua dute jarduera deskarbonizatzeko. TECNALIAn, Living Labs bihurtu ditugu geure eraikinak: haietan garapenak inplementatzen ditugu, eta soluzio horien jarduna monitorizatzen dugu, benetako zerbitzu-baldintzetan.
Zer soluzio inplementatu ditugu?
Donostiako Mikeletegi pasealekuko 7. zenbakiko eraikina handitzeak, ildo horretan, honako hauek aurreikusten ditu: baliabideen erabilera adimenduna, energia sortzeko sistema berriztagarri efizienteagoak eta energia-efizientziako estandar altuak. Halaber, soluzio digitalak aurreikusten ditu energia-kudeaketa adimenduneko, operazioetarako eta mantentze-lanetarako.
Obran, 2023ko martxoan hasi baitzen, agregakin siderurgikoak erabili dira zimendatze-hormigoian, Europako taxonomia berdeko irizpideekin (% 30 baino lehengai birziklatu gehiago sartzea) eta autonomia-erkidegoko araudiarekin bat etorrita, eta aktibazio termikoa baliatu da sotoko hormetan.
Hala, esperientzia errepikatu dugu KUBIK eraikin esperimentalaren zimenduetan berrikuntzak egin eta 15 urte geroago, emaitza onak erakutsi baititu prestazioen zein mantentze-lanen ikuspegitik hamarkada eta erdian.
Agregakin siderurgikoa, eraikuntzaren sektorerako alternatiba jasangarria
Agregakin siderurgikoa, behar bezala prozesatuta, harrobiko agregakin konbentzionalaren alternatiba eraginkorra da eraikuntzako partida jakin batzuetarako, eta laguntzen du baliabide naturalen erabilera jasangarrian eta azpiproduktu industrialen ekonomia zirkularrean.
- Otsailaren 5ean, agregakin siderurgikoei buruzko jardunaldi monografikoan parte hartuko dugu (Grupo Campezok eta GZSk antolatu dute).
- Ekitaldian, zenbait arlotako adituek azalduko dituzte material honen Euskadiko lege-esparrua, ekoizpena, ezaugarriak, aplikazioak eta joerak, bai eta eraikuntzako zenbait arrakasta-kasu ere.