"Espainiako enpresak ibilgailuen egiturazko osagaiak gero eta arinago, seguruago eta jasangarriagoak izateko teknologia eta soluzio berritzaileetan ari dira lanean"
Zer berrikuntza ari dira garatzen Espainian ibilgailu berrien egiturei dagokienez? Zein da autonomia estrategikorako bidea? Zer erronka eta joerak eragiten dute egiturazko osagaien garapenean?
Ibilgailuen elektrifikazioa, zirkulartasuna, jasangarritasuna, segurtasun-eskakizun berriak eta erabilera- eta mugikortasun-eredu berriak "eraldatzen" ari dira gaur egun ibilgailu bat osatzen duten egiturazko osagaien garapena.
Adituak bat datoz administrazio publikoen laguntzarekin I+G+B prozesua bizkortu behar dela, lehiakortasuna galdu gabe automobilgintzaren sektorera bideratutako produktuei balio erantsia ematen jarraitzeko.
Haien ustez, halaber, herrialde-estrategia bat behar da, teknologia sustatuko duena eta enpresei konfiantza emateko eta inbertsioak erakartzeko testuinguru ekonomiko, politiko eta sozial egonkor bat sortuko duena, eta lankidetza publiko-pribatua, enplegua eta ikerketa bultzatu behar dira.
Soluzio berritzaileetan inbertitzea
Ibilgailuen egiturazko osagaiak gero eta arinago, seguruago eta jasangarriagoak izan daitezen Espainiako enpresak garatzen ari diren teknologia eta soluzio berritzaileetan jarri nahi da arreta, M2Fren Automobilgintza eta Mugikortasun Sektoreko I+G+B arloko Lehentasun Estrategikoen Agendan proposatzen den bezala.
Lehentasun-agenda horretan, ibilbide-orri bat ezartzen da, bai eta zer teknologia bideratzailetan inbertitu behar den ere, etorkizuneko ibilgailuetarako karrozeriako piezen eta txasis-elementuen garapenean eta fabrikazioan estatu mailako liderrak izaten jarraitzeko.
Egitura arinago, seguruago eta jasangarriagoak
Ekainaren 12an (asteazkena), ekimen horiek aurkeztu ziren prentsarekin izandako jardunaldian. Han, Cecilia Medinak, SERNAUTOko Berrikuntza eta Talentuaren kudeatzaile eta M2F Plataforma Teknologikoaren koordinatzaileak, Espainian dagoen automobilgintza-ekosistemaren balioa nabarmendu zuen. Azpimarratu zuen PERTE VECen bigarren deialdian proiektu ugari aurkeztu direla material, osagai eta egitura berrien ikerketarekin eta garapenarekin lotuta.
Katia de Luisek, Gestamp-eko Plangintza Estrategikoko zuzendariak; Maite Santosek, TECNALIAko Merkatu/Industria-ko eta Mugikortasuneko zuzendariak; eta Ibon Ocañak, Ceit-eko Europako Negozioaren Garapeneko zuzendariak, jardunaldi horretan azaldu zuten zer erronka eta joera eragiten ari diren egiturazko osagaien garapenean, erronka eta joera horiei aurre egiten baitiete M2F Plataforman.
Helburua da egiturak arintzea, segurtasun-arrazoiengatiko prestazioak hobetzea eta jasangarriago egitea —produktua zein prozesua— eta hori guztia modu lehiakorrean egitea.
Informazio gehiago, "Lehentasun estrategikoen agenda"-n
Lehentasun estrategikoen agenda horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen: GT5 dokumentua: egitura arinago, seguruago eta jasangarriagoak.