Turismoko kudeatzaile publiko eta pribatuek, teknologiaren bidez, eta, zehazki, adimen turistikoko sistemen bidez, denbora errealean jakin dezakete zer gertatzen den lurraldean
Álvaro Carrillo de Albornoz Hotelen Institutu Teknologikoko —ITH— eta THINKTUR Turismo Plataforma Teknologikoko zuzendari nagusiak erresilientzia turistikoaren inguruko liburu elektroniko bat aurkeztu du maiatzaren 19an 2021eko FITURTECHYko foroan. Liburu horretan, beste erakunde batzuekin batera lan egin dugu (besteak beste, Invat·tur, Eurecat, Vicomtech, Turistec, Andalucia Lab, FITCanarias, ITREM eta Segittur).
Urte batzuk daramatzagu talde horretan lanean, turismoaren inguruko sinergiak eta berrikuntza-ekimenak bateratzen. Soluzio teknologikoen inguruko ezagutza ere ekarri dugu talde horretara, alor hautakoa, besteak beste: datu-analitika (smart data), adimen artifiziala, bloke-kateak eta adimen turistikoko sistemak.
Jesús Herrero gure lankide eta proiektuko partaidearen arabera, "berriz ere berrabiarazteko botoia sakatu ahal izateko, teknologook ahalik eta gehiena aprobetxatu behar ditugu Europako Next Generation funtsak; baliabideen aprobetxamenduari eta eraginkortasunari dagokienez, ikuspegi globalarekin aprobetxatu ere”. Eskaintzaren pertsonalizazioaren eta indibidualizazioaren alderdia nabarmendu du, turistak bere esperientzia propioa eraikitzeko aukera izan dezan. Egiteko administratibo soilen aldean (hala nola edukieraren eta sarbideen kontrola eta ordainketa-sistemak), arreta eta tratu pertsonalizatuek duten garrantzia azpimarratzen du. Egiteko administratiboak bloke-kateak, QR kodeakekin eta beste teknologia batzuk erabiliz egin daitezke. Teknologia horiek, mugikorraren eta soinean eramateko edo wearable teknologien laguntzarekin, eraginkorrak dira bai hornitzailearentzat eta bai bezeroarentzat, eta fidelizazio-eredu berriak ekar ditzakete.
Turismoko kudeatzaile publiko eta pribatuek, teknologiaren bidez, eta, zehazki, adimen turistikoko sistemen bidez, denbora errealean jakin dezakete zer gertatzen den lurraldean, eta erreakzio-ahalmena izango dute, erabaki egokiak hartzen laguntzeko; lagungarria izango da, esate baterako, jendea pilatzea saihesteko.
Teknologia-berrikuntzak, sektorea biziberritzeko tresna ez ezik, sektorea jasangarritasun sozial eta ekonomikoan eta ingurumen-jasangarritasunean posizio hobean kokatzeko palanka izan behar du.
Informazio gehiago