Berria

Energia berriztagarriak lehentasunezko elementuak dira etxebizitzako eta industriako sektoreak eta prozesuak eta sektore eta prozesu tertziarioak deskarbonizatzeko

2021ko maiatzaren 26a
LAS ENERGÍAS RENOVABLES COMO CLAVE PARA DESCARBONIZAR PROCESOS Y SECTORES

Cibeles jauregian egin zen Europaren eta Latinoamerikaren arteko negozioetako lehenengo nazioarteko HUBa.

ANESE elkarteak (Zerbitzu Enpresa Energetikoen Espainiako Elkartea), zeina Madrid Platformeko partner instituzionala baita, Energia Berriztagarrien Nazioarteko Mintegia antolatu du berriki Madrilen. Trantsizio energetikoa eta ekonomiaren deskarbonizazioa arrakastaz egiteko prozesuan energia berriztagarriek duten papera aztertzea zen helburua.

Energia berriztagarriak lehentasunezko elementuak dira etxebizitzako eta industriako sektoreak eta prozesuak eta sektore eta prozesu tertziarioak deskarbonizatzeko. Estatuko CO2 emisioen zati handi bat eragiten dute sektore horiek. Autokontsumo partekatua, tokiko komunitate energetikoak, eskariaren agregazioa eta beste kontzeptu batzuk aztertu ziren ekitaldian.

Europaren eta Latinoamerikaren arteko negozioetako lehenengo nazioarteko HUBa da Madrid Platform: funtsezko hitzordu bilakatu da nazioarteko negozioak ixteko eta inbertsio-plan eta -aukerak aurkezteko. Lehenengo edizio horretan, negozioak ixteko eta enpresen arteko eztabaidarako hiru jardunaldi eta 55 ekitaldi egin ziren, 93 erakundek eta 600 enpresa baino gehiagok parte hartu zuten, eta 8.000 partaidetik gora izan ziren. Jardunaldiak presentzialak eta birtualak izan ziren: 48 herrialde konektatu ziren streaming bidez, eta 20 herrialdetako enbaxada, merkataritza ganbera eta negozioak nazioartean sustatzeko erakundeetako ordezkariak izan ziren.

Cibeles jauregian egin zen Europaren eta Latinoamerikaren arteko negozioetako lehenengo nazioarteko HUBa. ANESEk (partner instituzionala) sektoreko puntako bederatzi enpresa gonbidatu zituen hizlari gisa parte hartzeko.

Mahai-inguruak

ANESEko zuzendari Carlos Ballesteros izan zen hiru mahai-inguruen moderatzailea. Lehenengo mahai-ingurua "Energia-sektore jasangarri baterako negozio eredu berriak: autokontsumo partekatua, tokiko komunitate energetikoak eta eskariaren agregazioa" izan zen. Pablo Álvarez Accionako Energia Zerbitzuetako gerentea, David Rodríguez Schneider Electriceko Espainiako operazio-kudeatzailea eta Miguel Fandiño Enertikako zuzendari kudeatzailea izan ziren partaide saio horretan.

Bigarren mahai-inguruan, teknologia berriztagarriak eta teknologia horiek efizientzia energetikoko beste neurri batzuekin konbinatzeko moduak landu ziren. Iñigo Bertrand Fenice Ibéricako EDF CEOa, Juan Carlos Caballero EcoMTko Gauzen Interneteko eta Kudeaketa Energetikoko berrikuntza-arduraduna eta Israel Ortega Uponor Iberiako Prestakuntzako eta Zerbitzu Teknikoetako zuzendaria ekarri zituen ANESEk.

Azkenik, "Europako Funtsek energiaren sektorerako eskaintzen dituzten aukerak" landu ziren hirugarren mahai-inguruan. Oliverio Álvarez Deloitteko bazkidea, Albert Grau Rockwooleko Gai Publikoen arduraduna eta Francisco-Javier Herrera TECNALIAko senior regional sales managerra izan ziren partaideak.