Zibersegurtasunerako eremu berriak dira adimen artifizialeko teknologia berriak eta sistema autonomoak.
Espainiako Normalizazio Elkarteak (UNE) txosten bat argitaratu du ibilgailuen zibersegurtasunari buruz, TECNALIAk lagunduta, beste batzuen artean. Azterketak aurrea hartzen die garraio-sistema kooperatibo adimendunetan espero diren garapenei eta ibilgailuen eta ingurunearen arteko konektagarritasuneko aurrerapenei.
Estandar teknikoetarako ingurunea prestatzeko asmoa ere badu. Batetik, garraio-sistema handi horietan behar diren elementu guztien interoperabilitatea eskaintzen du, eta, bestetik, sistema hain kritiko horiek behar besteko bermea izan dezaten behar diren segurtasun- eta pribatutasun-baldintzak estandarizatzen ditu.
Txostenean, normalizazio-organo tekniko, estandar eta ekimen garrantzitsuenak identifikatzen dira, hainbat alorretakoak: zibersegurtasuna eta pribatutasuna; mugikortasun konektatu eta automatizatuaren (CAM) eta ibilgailu konektatu eta autonomoen (CAV) industria; garraio-sistema adimendunak (ITS); eta haietan parte hartzen duten komunikazio- eta konektagarritasun-teknologiak.
Txostenak nabarmentzen du arau tekniko berriak behar direla mugikortasun konektatu eta automatizatuaren industrian, alor horretako aurrerapen teknologikoek dakartzaten zibersegurtasun- eta pribatutasun-arriskuei erantzun ahal izateko.
Txostenak, sektoreko aditu eta enpresa garrantzitsuenen ahaleginak bateratuz, mugikortasun adimendunaren eta ibilgailu konektatuen zibersegurtasun eta pribatutasunaren normalizazioaren alorreko etorkizuneko ekimenen oinarri izan nahi du.
Informazio gehiago
Zibersegurtasunerako, eremu berriak dira Adimen artifizialeko teknologia berriak eta sistema autonomoak, eta erronka zirraragarria dakarte mugikortasun jasangarriaren esparrura.