Berria

everis Centers taldeak bere emaitzak maximizatu ditu lan-fluxua homogeneizatuz eta prozesuak estatistikoki kontrolatuz

2021ko maiatzaren 13a
El grupo everis Centers maximiza sus resultados económicos homogeneizando el flujo de trabajo y controlando estadísticamente sus procesos

Prozesuen optimizazioarekin, 230.000 ordu (4,3 milioi euro inguru) aurreztu dituzte

Antolamendu-egitura deszentralizatua (bost zentro ditu Europan, hiru zentro Latinoamerikan eta zentro bat Marokon) eta enpresa-beharrak kontuan hartuta, everis Centers taldeak jarduteko modu berri bat ezarri du, lan-fluxua homogeneizatu eta emaitza ekonomikoak maximizatzen dituena.

CMMI Development (CMMI-DEV) eredua inplementatu zuen everis Centers taldeak prozesuak optimizatzeko, eta, hala, bezeroei oso kalitate oneko softwarea eskaintzeko. 2012an, 5. heldutasun-maila (ML) lortu ostean, CMMI Services (CMMI-SVC) eredua ezarri zuten, beren mantentze-zerbitzuen kudeaketa optimizatzeko erreferentzia-eredu.

Eraginkortasun operatiboa eta mozkin-marjinak areagotzea

Egiaztatze- eta baliozkotze-prozesuak sistematikoki zainduta, detekzioaren errendimendua hobetu da: bost urtean % 78tik % 92ra igaro da; eta birlanak % 50 egin du behera. Gutxi gorabehera 230.000 ordu aurreztu dituzte; hala, lehen akatsak zuzentzeko erabiltzen ziren 4,3 milioi euro inguru aurreztu dituzte.

Azken urtea bakarrik kontuan hartuta, marjinak 73.000 € hazi dira; igoera hori eraginkortasun operatiboa optimizatzetik eratorri da zuzenean. Barruko nahiz kanpoko alde interesdunekiko koordinazioa hobetuz eta baliabideak eta ahalmena errazago kudeatzeko kudeaketa integratuko aginte-mahai bat jarriz lortu dira emaitza horiek.

Lanaren emaitzei esker, bezeroen gogobetetzea sendotzen da, epeak arriskuan jarri gabe lan-karga handiagoak har daitezke, eta diru-sarrerak % 20 handitzen dira urtetik urtera. CMMI eredua ezarri aurretik, eskaera-zerbitzuko epeen betetze-maila % 10 eta % 20 bitartekoa zen; gaur egun, berriz, ia zero da estatistikoki.

everis Centers taldeari buruz

Produktibitate eta eraginkortasun handiko industria askori eskaintzen dizkie zerbitzuak everis Centers taldeak, softwarea garatuz eta haren mantentze-lanak eginez. Lehiakortasun handiko eta marjina urriko merkatu batean aritzen da.

Informazio gehiago