"Hodeiko zerbitzuak birdefinitzen ari da EMERALD, eta tamaina guztietako enpresentzat esparru seguruagoa eta eraginkorragoa sortzen”
EMERALD ekimenak mugarri bat ezarri du hodeiko zerbitzuen industrian
Korporazio multinazionalentzako zein enpresa txiki eta ertainentzako soluzio bat da EMERALD. Proiektu horrek etengabeko ziurtapenean eta zerbitzuen egokitzapen automatikoan jartzen du arreta, segurtasun- eta pribatutasun-estandar zorrotzak betetzeko.
TECNALIAren gidaritzapean, EMERALDen partzuergoa —askotariko bazkide akademiko eta industrialez osatua— abangoardian dago ziurtapena zerbitzu gisa (CaaS) emateko eredu bat ezartzen. Ekimen hori zibersegurtasun-estandarrak bateratzeko zutabea izango dela dirudi; horretarako hautagai bat EUCS da (European Cybersecurity Certification Scheme for Cloud Services). Espero da hodeiko ekosistema seguruagoa egingo duela, eta, gainera, irisgarriagoa erabiltzaile guztientzat.
- Ziurtagiri sinplifikatua: EMERALDek, hodeiko zerbitzuen ziurtapenaren erronkei aurre egiteko, prozesu irisgarriagoa eskaintzen du eta baliozkotzea azkartzen, ezagutza-grafoetan oinarritutako tresna aurreratuen bidez.
- Auditoretza jarraitua: proiektuak proposatzen du zenbait eskemaren bidez ziurtapena erraztea; horretarako, metrikak mapatu behar dira, auditoretza jarraitu bat egiteko.
- Interoperabilitate bermatua: sistemen arteko bateragarritasuna ziurtatzeko, beste segurtasun-esparru eta -gordailu batzuekiko integrazioa bideratuko du EMERALDek; industria-ingurune errealetan baliozkotuko ditu egiten dituen berrikuntzak.
- Erabilera sustatzea: EMERALDen helburua da hodeiko zerbitzu seguruen erabilera bultzatzea; horretarako, ziurtapen-prozesua sinplifikatuko du eta nazioarteko erakundeekin lankidetza estuan arituko da.
EMERALDi buruzko informazio gehiago
- 2024ko otsaileko prentsa-oharra
- EMERALD proiektua
- EMERALD ekimena Horizon Europe programak babesten du