Berria

Hona hemen eraldaketa digitaleko soluzio berriak

2024ko maiatzaren 29a
Presentamos las nuevas soluciones en Transformación Digital

"Hona hemen TECNALIAren eraldaketa digitaleko soluzio berriak"

Eskaintzak edozein erakunderen zalantzak argitzea proposatzen du, eta puntako teknologia digitalak baliatzen ditu horretarako.

Bizi dugun eraldaketa-une honetan, beharrezkoa da gure ingurunea ikuspegi askotatik behatzea eta interpretatzea. Erakundeentzako agertoki zalantzagarriak agertu izanaren ondorioz, beharrezkoa da aukerak identifikatzea eta balio handiko soluzio teknologikoak sortzea, negozio digitalaren logika berriei erantzuteko.

Izan ere, digitalizazio masiboa makrojoera bat da balio-kate nagusietan:

  • Ardatz egituratzaile gisa jarduten du hirirako soluzio eta aktibo adimendunak garatzeko.
  • Garraioa kudeatzeko azpiegitura eta sistemen hedapen eta erabilera masiboa sostengatzen du.
  • Osasunaren arloan zerbitzu hobeak eta sofistikatuagoak eskaintzeko aukera ematen du.
  • Industria-sektoreen eraldaketa gaitzen du, efizientzia, zerbitizazioa eta datuaren ekonomia oinarri dituzten negozio-logika digital berrien bidez.
  • Produktuen bizi-zikloa hobetzen laguntzen du, bai eta baliabide naturalen eta ekosistemen kontsumo jasangarriagoa lortzen ere.

Horren ondorioz, erakundeek jarrera irekia izan behar dute aldaketekiko, digitalizatu egin behar dituzte prozesuak eta balio-proposamenak, eta modu jarraituan, eskalagarrian eta seguruan heldu behar diote eginkizun horri. Gainera, neurri guztietako enpresetan eragiten dute ziurgabetasun horiek guztiek, edozein izanik ere haien fakturazioa, sektorea edo xede-merkatua.

Eraldaketa-une honen transbertsalitatea kontuan izanik, Eraldaketa Digitaleko soluzio teknologikoen eskaintza berri bat garatu dugu TECNALIAn, punta-puntako teknologietan oinarrituta.

Zer topatuko duzu Eraldaketa Digitaleko soluzioen dokumentu berrian?

Eskaintza oso bat, punta-puntako teknologia digitaletan oinarritua:

  • Teknologia kuantikoak
  • Adimen artifiziala
  • Robotika eta sistema kognitiboak
  • Interakzio-sistema aurreratuak eta 4.0 langilea
  • Errendimendu handiko konputazioa datu masiboetarako
  • Sistemen eta DevOpsen bizi-zikloa
  • Zibersegurtasuna eta konfiantza
  • Gauzen Internet
  • Sentsorika eta eragintza
  • Ikusmen artifiziala
  • Mantentze-lan adimenduna

Soluzio globalak edozer dimentsiotako arazo espezifikoetarako. Proposamen bereizi bat, balio handiko digitalizazio adimenduna eta ziurra lortzeko.

Gure helburuak dira, batetik, negozio-ereduaren eraldaketa eredu digitalera egin beharreko aldaketarekin lerrokatzea, eta, bestetik, aukera berriak bultzatzea teknologia digitalen bitartez.

Nola deskargatu dokumentua?

Hemen deskargatuko duzu Eraldaketa Digitaleko dokumentua, eta hortxe topatuko duzu zure erakunderako soluzio digitalen eskaintza berria.

Adimen artifiziala, teknologia kuantikoak edo zibersegurtasuna dira gaur egun erakundeek oparotasuna eta garapena topatzeko bidea.

Kontatu TECNALIArekin zure erakundearen eraldaketa digitala modu seguruan, efizientean eta eskalagarrian egiteko, eta, hala, zure erakundearen balio-proposamena sendotzeko.