Berria

Industriaren deskarbonizaziorako trantsizioa

2022ko urriaren 21a
Presentación del Net-Zero Basque Industrial Super Cluster en Houston (EEUU)

"Net-Zero Basque Industrial Super Cluster-en aurkezpena Houstonen"

Deskarbonizazioa Euskadiren garapen teknologiko eta industrialerako aukera bihurtu nahi du Net-Zero Basque Industrial Super Clusterek.

Transitioning Industrial Clusters towards Net Zero ekimena osatzen duten klusterrak elkartu ziren Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekitaldian. Topaketa honen helburua da proiektuak eta esperientziak partekatzea, erronkak eta aukerak aztertzea eta industria-sektoreen deskarbonizaziorako trantsizioa azkartzeko behar diren aliantza teknologikoak sustatzea.

Petronor hizlari gisa aritu zen saioetako batean. Haren prozesuak deskarbonizatzea aukera bat da, bai konpainiarentzat, bai Euskadirentzat; horregatik, Hidrogenoaren Euskal Korridorea ekimena abiatu dute lankidetza publikoaren eta pribatuaren arteko estrategia batekin, hidrogenoaren balio-kate osoko proiektuak garatzeko.

Garapen teknologikoa eta industriala

Besteak beste, garapen teknologiko eta industrialeko ekimen hauek aurkeztu zituzten: Hidrogenoaren Euskal Korridorea,  H-Acero proiektua,Sarralle lider dela (Hazitek proiektua), zeinak siderurgia-prozesuetan hidrogeno berdea erabiltzeko ekipamendua eta ezagutza garatzen baititu, eta Bideratu adimen artifizialeko tresna analitikoa, TECNALIA lider dela (Elkartek proiektua). Bideratu proiektuaren helburua da modelatze integraleko E3S (Energy, Economy, Environment) ingurune bat sortzea, AAko tekniken printzipioak erabilita.

Euskal ordezkaritzak alde biko bilerak egin zituen EPRI (Electric Power Research Institute) erakundeko arduradunekin, hidrogeno berdearen, energia-eraginkortasunaren eta elektrifikazioaren arloetako esperientziak eta ezagutza trukatzeko.

Munduko ekonomiaren % 80k emisio garbiak zerora ekartzeko konpromisoa du. Helburu anbiziotsu hori betetzeko, ezinbestekoa da industria-eskualdeak —bereziki energia-kontsumo handia izanik kontsumo horri lotutako CO2-emisio handiak dituztenak— aitzindariak izatea konpromiso horiek betetzen.

TECNALIA eta Green Deal

TECNALIAn enpresekin eta erakundeekin lan egiten dugu, haien lehiakortasuna modu jasangarrian handitzeko eta, hala, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Ikerketa eta berrikuntza teknologikoa oparotasun bihurtzen dugu, enpresetarako eta gizarterako aldaketa-eragile gisa jardunez.

Etengabe bilatzen dugun eragin bikoitz horren ondorioz, Green Deal-a gure DNAn daramagu, mundua leku hobea izan dadin lortzea baitugu helburu.