Berria

Lehen auto elektriko autonomo eta konektatuak

2022ko abuztuaren 9a

"Batera egindako lan horren emaitza 4. mailako automatizazio-ibilgailu baten prototipo bat izango da (L4), erabateko autonomia lortuko duena"

EACSY: etorkizuneko autoaren sigla

Elektrikoa, autonomoa, konektatua, partekatua eta eguneratua: horrelakoa da autogintzaren etorkizunak nahi duen EACSY autoa (ingelesezko sigla). Autogintzak belaunaldi berrientzat erakargarria izaten jarraitzeko modua aurkitu behar du.

Horretarako, garrantzitsua da etorkizuneko egoera horri hiru erronka garrantzitsuren inguruan heltzea:

  • Ibilgailu oso automatizatuak, ingurune kontrolatuetan jarduteko eta ingurunearekin interakzio konplexuak kudeatzeko gai direnak.
  • Ibilgailu elektriko autonomo eta konektatuaren plataforma berri bat garatzea, pertsonak hiri-zirkuituetan garraiatzeko.
  • 5G komunikazio-teknologia garatzea ibilgailu konektatuentzat.

Teknologia eta arkitekturen ikerketa ibilgailu autonomo, konektatu, sendo, fidagarri eta erresistente berri bat garatzeko

GMV, Indra, MasMóvil, Masermic, Sigma eta Alsa enpresek eta Renault Group automobil-enpresak, TECNALIArekin eta beste zentro teknologiko eta unibertsitate batzuekin batera, proiektu berri batean ari dira lanean, autonomia-maila desberdinekin jarduteko gai diren ibilgailu autonomo eta konektatuak garatzeko behar diren ahalegin teknologikoak bateratzeko.

Proiektuak bi ekimen ditu ardatz: batetik, industria-ingurunerako ibilgailu autonomo bat Renaulten Palentziako lantegian, eta, bestetik, askotariko probak Alcobendas herrian (Madril) pertsonak garraiatzeko ibilgailu oso automatizatuen konektagarritasun-sistemetan.

TECNALIAk teknologia horietan duen ezagutza zabala eskainiko du, eta arlo hauetan lan egingo du:

  • RENAULT Palentziako azpiegituran oinarritutako erabakiak hartzeko sistema diseinatu eta garatzea.
  • ALSAren bidez, funtzionaltasun espezifikoen zehaztapenak definituko dira eta ingurune erreal eta simulatuan baliozkotuko, bai eta kontrol-zentroaren proposamenaren funtzionamendua ere, zenbait sentsore eta hautemate-, erabakitze- eta kontrol-sistemak integratuz.
  • Ibilgailua eta azpiegitura behar bezala kokatzeko teknologiak garatu eta doitzea.
  • Urruneko postua inplementatu eta egokitzea bidaiari-ibilgailua urrutitik gidatzeko.
  • Ibilbide automatikoak, seguruak eta erosoak sortzea
  • Gidatze automatizatuko estrategiak ezartzea ingurune errealetan.
  • Ibilgailu automatizatuaren ibilbideetarako erabaki- eta kontrol-moduluak integratzen laguntzea.
  • Plataforma autonomo segurua baliozkotzea, azpiegiturarekin konektatua eta inguru irekian.

Batera egindako lan horren emaitza 4. mailako automatizazio-ibilgailu baten prototipo bat izango da (L4), erabateko autonomia lortuko duena, baina larrialdi-egoeretan agintea har dezakeen gidari baten beharra izango du. Prototipo hori 5G sarearekin komunikatuko da: gidariari laguntza hobea eta egokiagoa emango dio, inguruko azpiegiturekin konektatzeko aukerarekin.