Edukiaren garrantzia nabarmentzen da: nola sortu formatu tradizionaletatik haragoko esperientzia bihur daitezkeen istorioak
Martxoaren 17an eta 21ean egin zen Loturak festibalaren lehen edizioa. Onlineko bertsioan hartu genuen parte; Pablo Aguirrezabalek “Errealitate birtuala: beste aurrerapauso bat istorioak sentitzeko eta partekatzeko artean” hitzaldia eman zuen, eta festibalaren webgunean dago ikusgai.
Hitzaldi horretan, errealitate birtuala (VR) zer den azaldu zuen, eta, sakonduz, teknologia horrekin esperientziak nola sortu. Hizlariaren arabera, benetan non gauden zalantza eginarazi behar zaio garunari. Edukiaren garrantzia nabarmentzen da: nola sortu formatu tradizionaletatik haragoko esperientzia bihur daitezkeen istorioak.
Aguirrezabalek errealitate birtuala azaldu zuen, eta, halaber, zer alde dituen beste murgiltze-teknologia batzuekin, hala nola errealitate areagotuarekin edo errealitate mistoarekin. Teknologiak guri istorioak bizitzen laguntzeko zer aurrerapen egin dituen azaldu zuen: bideo bolumetrikoak, kamera birtualak, soinu zuzendua, instalazioak (han kontsumituko du edukia pertsonak), eta abar.
Festibal hau Bizkaian sortu zen, Getxon, migrazioek eragindako erronkak eta harrera-hiri eta -lurraldeek migranteen harrerari eta inklusioari emandako erantzuna genero dokumental eta narrazio digital berrietan oinarritutako lanen bidez irudikatzeko asmoz.