Berria

Mugikortasun elektrikoa deskarbonizaziorako soluzio nagusietako bat da; hiri garbiagoak, jasangarriagoak eta osasungarriagoak.

2021ko irailaren 10a
La movilidad eléctrica es una de las grandes soluciones a la descarbonización; ciudades más limpias, sostenibles y saludables

Gasolinaren prezioa orain dela urtebete baino % 23 garestiagoa da gaur egun, eta berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen % 30 sortzen du garraioak

Herrialdeek erronka bat dute aurrean: 2050erako neutraltasun klimatikoa lortzea. Testuinguru horretan, mugikortasun elektrikoa deskarbonizaziorako soluzio nagusietako bat da, hiri garbiagoak, jasangarriagoak eta osasungarriagoak lortzeko. Gasolinaren prezioa duela urtebete baino % 23 garestiagoa da gaur egun, eta berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen % 30 sortzen du garraioak. Datu horiek adierazten dute beharrezkoa dela petrolioarekiko mendekotasuna etetea eta erregai garbiagoen alde egitea.

NOTICIAS DE GIPUZKOAk antolatutako topaketa digitalean, hauek izan ziren partaideak: Mónica Díaz, Energiaren Euskal Erakundeko Industria eta Garraioko Energia Eraginkortasunaren arloko teknikaria; Ane Insausti, Mubileko zuzendari nagusia; Imanol Rego, Irizar e-mobilityko zuzendari nagusia; eta Javier Coleto, TECNALIAko Mugikortasun Jasangarriaren arduraduna. Javier Coleto gure lankidearen iritziz, lankidetza publiko-pribatua funtsezkoa da; guztion artean egin beharreko trantsizioa da, Mubil edo Hidrogenoaren Euskal Korridorea diren bezalako ekimenen bidez.

Elektromugikortasuna

Urteko lehen lauhilekoan, guztira 7.550 ibilgailu saldu dira Euskadin, eta haietako 470 elektrikoak izan dira; hau da, % 6,2. Elektromugikortasuneko soluzioekin batera, azpiegitura on bat zabaldu behar da. TECNALIAk, zentro teknologiko gisa, ezagutza eta garapen teknologikoa eskaintzen ditu, industriaren alorrean lehiakorrak izateko eta teknologiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzeko.

Garrantzitsua da aireko hiri-mugikortasunaren eta gidatze autonomoaren eskutik etorriko diren premiei aurrea hartzea, baita garraio publikoa edo ibilgailu-azpiegitura komunikazioa sustatzen duten sistemen arloetan ere.

Informazio gehiago