Berria

Pertsonen elikadura eta osasuna hobetzen laguntzeko osagai naturalak lortzeko lanean ari gara

2022ko urtarrilaren 20a
La proteína es la base fundamental en el desarrollo de una alimentación saludable

Proteinak elikadura osasungarriaren oinarri garrantzitsua dira.

Elikadura osasungarriaren alorrean, pertsonen elikadura eta osasuna hobetzen laguntzeko osagai naturalak lortzeko ari gara lanean.

Proteinak funtsezkoak dira elikadura osasungarri eta orekatua bermatzeko; hori dela eta, elikagaien industria proteina-iturri alternatiboen ekoizpen jasangarria garatu beharrean dago.

Elikagaien alorreko ikerketa-lerro nagusiak proteina-iturri berrietan oinarritutako soluzioak bilatzera bideratuak daude, non aukera guztiek bermatu behar baitute elikadura-katearen jasangarritasuna prozesu efizienteago eta jasangarriagoen bidez.

Proteina-frakzioak kapsulatzeko prozesuak

TECNALIA elkarlanean ari da CRESCERE ekimenean, proteina-frakzioak bibrazio kapilarraren bidezko mikrokapsulatzearekin kapsulatzeko prozesuak ikertzen, eta proteina-frakzioen zein kapsulatuen simulazio gastrointestinalaren eta biodisponibilitatearen in vitro azterketak egiten.