Berria

Zero emisioko autobusak hiri-garraiorako

2022ko maiatzaren 9a
Autobuses cero emisiones para el transporte urbano

“Proiektu honek erronka erabakigarriei erantzuten die: autobus autonomo eta konektatua, mugikortasunaren digitalizazioa eta jasangarritasuna (egungo autobus elektrikoak ez ezik, hidrogeno bidezko Espainiako lehenengo autobus-prototipoa ere garatzea)”

DIGIZITY ekimenak 50 produktu, sistema eta azpisistema baino gehiago sortuko ditu, garraio publiko garbiagoa, efizienteagoa eta erosoagoa lortzeko

DIGIZITYren helburua hiri-garraioa deskarbonizatzea, digitalizatzea eta automatizatzea da, eta zero-emisioko autobusak baliatuko ditu hori lortzeko. Asmo handiko proiektu horretan, lankidetzan arituko dira autobusen, motorren, osagaien, ontzi-sistemen eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak datozen bi urteetan, eta, horietaz gainera, ADO Taldeak ere elkarlanean jardungo du, sektorean soluzio berritzaileak ezartzeko.

DIGIZITY erronka hauekin sortua da: emisiorik gabeko hiri-eredu bat ezartzea, mugikortasun jasangarria bultzatzea eta ibilgailu pribatutik garraio publikorako aldaketa modala sustatzea. Ildo horretan, 50 produktu, sistema eta azpisistema baino gehiago sortuko ditu, garraio publiko garbiagoa, efizienteagoa eta erosoagoa lortzeko.

Ingurune aitzindaria Europan, ibilgailuak eta sistemak probatzeko

DIGIZITY proiektuari esker, Europan aitzindaria den ingurune bat sortuko da Zaragozan, mugikortasun jasangarri, autonomo eta konektatuaren kontzeptuarekin lotutako ibilgailuak eta sistemak probatzeko.

Datozen bi urteetan, 4,2 milioi bidaiarik baino gehiagok parte hartuko dute proba teknologikoetan. Halaber, garraio-sistema publikoaren energia-kontsumoa murrizten lagunduko du, ibilgailuen energia-efizientzia lortzeko neurrien bidez eta eragiketak automatizatuz eta digitalizatuz.

DIGIZITYren ekarpena

DIGIZITY lerrokaturik dago Emisioen eta Iturri Kutsatzaileen Estatuko Erregistroak eta Europako ekimen enblematikoek espero dituzten inpaktuekin. Bereziki, proiektu hori lagungarria izango da estatuan finkaturiko zenbait helburu lortzeko: hidrogeno bidez propultsatutako ibilgailu astunak sustatzea (Power Up), 250.000 ibilgailu elektriko matrikulatzea, eta 110.000 kargatzeko gune ere zabaltzea (Recharge & Refuel).

Enpresak eta teknologia-zentroak, lankidetzan

Avanza Taldea buru duen proiektu honetan, IRIZAR Taldeak, NEXTIUM-IDNEOk eta TELNETek ez ezik, hiru teknologia-zentrok ere parte hartuko dute: ITAINNOVAk, CTAGek eta TECNALIAk, alegia.