Laborategi-zerbitzua

Eragingailu elektromekanikoen ebaluazioa zerbitzu-kondizio simulatuetan

Evaluación en condiciones simuladas de servicio de actuadores electromecánicos

Aeronautikako eragingailu elektromekanikoen saiakuntza-zerbitzua, ereduetan oinarritutako metodologiaren bidez saiakuntza estatikoak, dinamikoak eta sintetikoak egiteko aukerarekin.

Zerbitzu hori emateko, Dspace eta NI PXI hardware-plataforma batekin komunikatutako kontrakarga-banku baten bidez aeronautikako eragingailuetako kontrol-sistemen prototipoak bizkor egiteko instalazio bat dugu; aukera ematen du eragingailuan saiakuntzak egiteko edozein karga-mota (dinamikoak eta estatikoak) modelatzeko. Eragingailu elektromekanikoak instalatu eta karga-koadernoetatik edo sintetikoetatik karga estandarizatuak aplikatzeko aukera ematen duten kontrakarga-bankuak ere baditugu; haietan, eragingailua instalatuko den aireontziaren amaierako sistema modelatzen da aldez aurretik. Eragingailu elektromekanikoaren alderdi mekanikoaren saiakuntzak egin ditzakegu, eta hari loturiko kontrol-hardwarearenak ere bai.

Nori zuzendua

  • Sistemak hornitzen dituzten enpresa aeronautikoak.

Akreditazioak

ENAC
ENAC. Egiaztatze Erakunde Nazionala
miniatura del catálogo de aeronáutica de Tecnalia

Aeronautikako katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa