Gizartean eragin handia duten gaixotasunak –iktusa, kasu– prebenitzen laguntzeko osagaiak eta elikagaiak lortzea. Kontuan izan behar da gaixotasun horiek gaixotasun neurodegeneratiboak ekar ditzaketela, hala nola narriadura kognitiboa edo dementzia. Osagai eta elikagai horiek lagungarriak izango dira kontsumitzaileen bizi-kalitatea eta osasuna hobetzen laguntzeko.
Proiektu honen helburua da efektu neurobabeslea duten osagaiak lortzea, elikagaiak eta elikadura-osagarriak garatzeko nekazaritzako elikagaien sektoretik datozen lehengaietatik abiaturik.
Horrekin guztiarekin, emaitza hauek lortu nahi dira:
- Nekazaritzako elikagaien industriako lehengaiak, fitokimikoen iturri izan daitezkeenak, eta propietate neurobabesleak eduki ditzaketen beste konposatu batzuk.
- Efektu neurobabeslea duten osagai naturalak, teknologia berritzaile eta jasangarrien bidez lortuak.
- Nekazaritza-erabilera jasangarriko teknika berriak, modu naturalean areagotzeko hautatutako lehengai jakinetan potentzial neurobabeslea duten fitokimikoen konposizioa.
- Iktus-arriskua duten pazienteekin eginiko saiakuntza klinikoen bidez garatutako osagaien jarduera neurobabeslea baliozkotzea.