Deep learning edo ikaskuntza sakoneko algoritmoak, laboreak babesteko produktu berriak (intsektizidak, fungizidak eta herbizidak) garatzeko eta baliozkotzeko denborak laburtzeko.
Laboreetan izurriak ondo eta garaiz hautemanda, uztaren errendimendu-galerak minimizatzen dira eta tratamenduen eraginkortasuna handitzen da.
Proiektua BASFrekin batera garatu da, eta sare neuronal sakon batean oinarritutako algoritmo bat sortu da intsektuak automatikoki zenbatzeko beren estadioen arabera, inpaktu negatibo minimoko produktu berriak baliozkotu ahal izateko.
Emaitza hau lortu da:
- Intsektuak zenbatzeko algoritmo sendoen bidez intsektiziden efizientziaren doitasuna handitu.
- Landako irudiak hartu eta prozesatzen dituen sistema baten bidez ebaluazio-maiztasuna handitu.
- Eredu estatistikoen bidez ezagutza berria sortu.