Proiektuak

Trenbideetako ingurune-zarataren modelizazioan CNOSSOS ebaluazio-metodoa ezartzeko laguntza

Ferrocarril

Metodo aurreratua, Europa mailan harmonizatua: trenbide-zaratarako egiten duen planteamenduaren bidez, datuak lor daitezke bereizteko zer ekarpen egiten dion azpiegiturak eta zer ekarpen material gurpildunak trenbide-trafikoaren zaratari, eta kasu bakoitzean arazoari egokitutako neurri zuzentzaileak definitzea errazten du.

Proiektuaren emaitza CNOSSOS metodoa erabiltzeko jarraibide batzuk dira, ADIFek eta ADIF AVek (Espainiako trenbide azpiegituren administratzaileak) erabil ditzaketenak zarataren mapa estrategikoen IV. fasea eta hurrengoak egiteko, bai eta beren azpiegituretako trenbide-zaratari buruzko gainerako-azterketak egiteko ere.

Metodoa aplikatuta lortzen diren emaitzek errealitatea adierazten dutela bermatzen da, eta ADIFerako eta ADIF AVrako datu-base espezifiko bat sortzeko aukera baloratzen da. Metodoa efizientziaz aplikatzea izango da helburua aldizkako analisietan, eta emaitzen koherentzia bermatuko da, bai talde profesional ezberdinek lortutakoena (homogeneotasuna), bai aplikazio-aldi ezberdinetan lortutakoena (trazabilitatea).