KATEA by TECNALIA plataforma berezien multzo bat da; izan ere, superkonputazio-zentro bat, data lab bat eta hodei pribatu bat konbinatzen dituzte, edozein arlotako proiektu digitalei modu integralean ekiteko.
KATEA garatzeko, enpresa-sareen digitalizazioko nazioarteko liderrekin elkarlanean aritu gara: Arista, Dell, Nvidia eta Red Hat.
Plataformak TECNALIAren instalazioetan daude, EAEko hiru probintzietan banatuta, segurtasun-arrazoiak direla eta. Gaur egun, 60 enpresa baino gehiagoren 100 proiektu baino gehiago ari dira garatzen.
Hiru laborategi, erakundeak digitalizatzeko soluzio bat
KATEAK hiru laborategi konbinatzen ditu, katebegi gisa:
- Research Cloud hodei pribatu bat da, Red Hat erakundearen oinarri teknologikoak dituena. Teknologia horrek aukera ematen du proiektu eta enpresa bakoitzerako ekosistema digital pertsonalizatuak sortzeko, halako moldez non une oro osagai guztien 360 graduko ikuspegia baitute. Plataforma IaaS formatuan kontsumitzen da (azpiegitura zerbitzu gisa); haren bidez, TECNALIAk azpiegitura eskain diezaieke bere bezeroei. Red Hat etxeak eskaintzen dituen soluzio teknologikoak inplementatuta, lortu da, besteak beste, makina birtualak, sareak eta biltegiak hedatzea eta kudeatzea, eta enpresa-esparrurako aplikazioak ingurune seguruagoan eta malguagoan abiaraztea.
- Data Lab datu-espazio komun bat da, zeinean ikertzaileek beren plataformatik atzi baititzakete proiektuetako datu maisuak, laborategi bereziek sortutako datuak eta TECNALIAko eraikinetan bertan sortutako datuak. Plataformaren bidez, espazio berean bateratu nahi dira jatorri eta eremu oso desberdinetako datuak, TECNALIAko ikertzaileek eta enpresek ustiatu ditzaten, lehendik dauden lan-ildoak optimizatzeko eta elkarlanean ikerketa-lerro berriak sortzeko.
- Compute Platform konputazio-klusterrak petaFLOP batetik gorako ahalmena du, eta prestazio handiko konputazio-ahalmenak eskaintzen ditu aplikazio zientifiko eta teknologiko aurreratuetarako. Plataforma espezializatuta dago AAko ereduak entrenatzen, ondorioak ateratzen, egiturak eta materialak simulatzen eta analizatzen, eta Matlab, Jupyter Notebooks, R Studio eta beste tresna batzuen bidez kalkulu konplexuak egiten.
Enpresen erronkei aurrea hartzen diegu, lehiakortasuna bultzatzeko
Enpresen premiei aurrea hartzeko eta haien proiektuetarako punta-puntako azpiegiturak emateko sortu ditugu plataforma hauek TECNALIAn.
Berrikuntza eta eraldaketa digitalerako bidea errazten dugu, eta proiektuak ingurune seguru eta bizkortu batean exekutatzen laguntzen dugu; hartara, enpresak lehiakorragoak izan daitezke merkatuan, eta gizartearen eta jarduera-eremuen etengabeko bilakaeraren ondorioz digitalizazioaren alorrean sortzen diren erronkei aurre egin diezaiekete.
Zure enpresak digitalizazioaren inguruan dituen arazoak eta erronkak interesatzen zaizkigu, enpresaren tamaina edozein dela ere.
Nori lagundu diezaiokegu?
- Enpresak
- ETEak
- Startupak
- Enpresa handiak
- Klusterrak
- Enpresa-elkarteak
- Administrazio publikoak