Enpresentzako eraikuntza industrializatuko sistemak
Aurrefabrikatutako eraikuntza-sistemaren bizi-ziklo osoan laguntzen diegu enpresei, diseinutik, fabrikaziotik eta muntaketatik hasi eta adostasunaren ebaluazioraino. Etapa bakoitza optimizatzen dugu, fase bakoitzean errentagarritasun handiena lortzeko, eta enpresei laguntza ematen diegu beren produktuak gehiago eta azkarrago saltzeko.
Eraikuntzan, industrializazioak hiru oinarri ditu:
- Fabrikazioaren diseinua, metodoak eta teknologiak optimizatzea
- Aurrefabrikazio-maila altua
- Fabrikazio-prozesuak automatizatzea
Eraikuntza industrializatuko sistemak: TECNALIAren eskaintza
Batetik, prozesu horietatik sortzen diren eraikuntza-soluzio berriak (2D eta, 3D moduluak, sistema hibridoak…) modu integralean ebaluatu behar dira. Horretarako, hau eskaintzen du TECNALIAk:
- Europako Ebaluazio Teknikoak (ETA), eraikuntza-sistema industrializatuei eta haien osagaiei CE marka jartzeko.
- Technical Conformity Report (TC), sistema industrializatuek EKT betetzen dutela justifikatzeko.
- Laborategian saiakuntzak egitea, estatuko eta nazioarteko araudien arabera.
- Saiakuntza-protokolo berriak.
- “In-situ” saiakuntzak, instalazioa egoki egin dela eta prestazioak behar bezala daudela egiaztatzeko.
Eraikuntza-sistemetarako soluzio digitalak
Bestalde, soluzio digitalek malguak eta interoperagarriak izan behar dute, prozesu horietara ahalik eta ondoena egokitzeko. Horretarako, hau eskaintzen du TECNALIAk:
- Diseinu parametrikoa, optimizazioko tresnak eta diseinu adimenduna (ikasketa automatikoa aplikatuz), diseinuaren faseak arintzeko.
- Diseinu-tresnen eta fabrikazio-prozesuen (CNC, robotika, etab.) arteko interoperabilitatea.
- Biki digitala, aurrefabrikatuaren bizi-zikloa kudeatzeko.
- Ikusmen artifiziala, fabrikako prozesuak monitorizatzeko.
NORENTZAT DA?
- Eraikuntzako produktuen fabrikatzaileak
- Eraikitzaileak
- Ingeniaritzak / Arkitektura-bulegoak
- Zuzendaritza fakultatiboa
- Sustatzaileak
- Administrazio publikoak
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
TECNALIA Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako erakunde jakinarazia da (1292 zenbakiduna)
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)