Azpiegitura

Bioteknologiako laborategia

Laboratorio de biotecnología

Konposatu bioaktiboak, biopolimeroak eta intereseko mikroorganismoak lortzera bideratutako prozesu bioteknologikoen (hartzidurak, zelula-kultiboak, erreakzio entzimatikoak) ikerketak egiteko ekipamendua du gure laborategiak.

Deskribapena

100 m2-ko azpiegitura bat da, hiru toki bereizi dituena: bioteknologiako laborategia, ekipamendu pilotuen laborategia eta mikrobiologiako areto zuria.

Prozesu bioteknologikoak optimizatu eta eskalaz aldatzeko eta lortutako produktuak karakterizatzeko mikroorganismo-hautespen onena egiteko ekipamendua du:

  • Inkubagailu orbitalak, zentrifugagailuak, berogailuak eta autoklabeak (parametroak eta hazkuntza-inguruneak optimizatzeko); mikroorganismoak hazteko tresnak; eta/edo intereseko konposatuak lortzeko ekipamendua.
  • Modu etenean, erdijarraituan eta jarraituan jarduteko gai diren 2, 5 eta 40 litroko biorreaktoreak, prozesuen eskala-aldaketa gauzatzeko.
  • Agitazioa eta tenperatura-kontrola duten erreaktoreak, entzimak hautatzeko eta erreakzio entzimatikoak ezartzeko.
  • Ganbera klimatikoa.
  • Mikroplaka-irakurgailu espektrofotometrikoa.

Areto zuriko ekipamenduak:

  • IIA motako segurtasun biologikoko kabina.
  • Mikroanaerofilia-kabina, oxigeno-eskakizun zorrotzeko mikroorganismoekin lan egiteko.
  • Elikagai-lagin solidoak txikitzeko homogeneizagailua.

Zenbait iturritako mikroorganismo bakartuen bilduma propio bat du. Prozesu hauek osatzen dute:

  • Kultiboen analisi fisiko-kimikoa.
  • Osagai eta mikroorganismoak babestu eta egonkortzea.
  • In vitroko azterketak egitea.
  • Lortutako produktuak baliozkotzea.

Nori zuzendua

  • Elikagaien osagaien eta gehigarrien fabrikatzaileak.
  • Osagarri nutrizional eta nutrazeutikoen fabrikatzaileak.
  • Enpresa bioteknologikoak.
  • Elikagai funtzionalen ekoizleak.
  • Mikroorganismoen hornitzaileak.
alimentacion-saludable-tecnalia-mini

Elikadura osasungarriaren arloko katalogo orokorra (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa