Elikagaien kontserbazioarekin erlazionatutako lanetarako behar den ekipamendua dugu gure laborategian (film/estaldura biopolimeriko aktiboak eta kontserbagarri naturalak).
Kokapena
Deskribapena
Gehigarri naturalak, estaldura jangarri biopolimerikoak eta ontziratze aktiboko soluzioak erabiliz elikagaien balio-bizitza luzatzeko aukera naturalak ikertzeko azpiegitura bat dugu, 78 m2-koa.
Jarduera hauek egiten dira:
- Casting bidez film polimerikoak egitea.
- Estaldura biopolimerikoak (coatinga) elikagaiei eta ontziratze-materialei aplikatzea.
- Ultrasoinu-teknologia bidez emultsio, soluzio eta/edo esekidura egonkor eta homogeneoak lortzea.
- Konposatu naturalekin (osagaien laborategian lor daitezkeenak) film eta estaldura aktiboak lortzea.
Lan horiek egiteko, ekipamendu hau dugu:
- Potentzia handiko ultrasoinu-ekipamendua.
- Filmak lortzeko prentsa eta oragailua.
- Estaldurak aplikatzeko ekipamendua.
- Kontserbatze-azterketetarako ganbera klimatikoa.
- Ur-lurrunarekiko iragazkortasuna neurtzeko ekipamendua.
Prozesuak osatzeko azpiegiturak ere baditugu:
- Osagai eta elikagaiak analizatzeko laborategia eta bioteknologiako laborategia: elikagaien analisi fisiko-kimikoa, mikrobiologikoa eta funtzionala egiteko.
- Elikagaiak formulatzeko laborategia: elikagaiaren azken formulazioa egiteko.
Nori zuzendua
- Elikagaien osagaien eta gehigarrien fabrikatzaileak.
- Elikagaien eta nutrazeutikoen fabrikatzaileak.
- Ontzien fabrikatzaileak.