Azpiegitura

Mikrokapsulatzeko eta nanokapsulatzeko laborategia

tecnalia-laboratorio-micro-nano-encapsulacion.jpg

Kapsulatzeko ekipamendua duen laborategia. Osagaiak (konposatu bioaktiboak, probiotikoak eta gehigarri kontserbatzaileak) babestu, egonkortu eta modu kontrolatuan askatzeko erabiltzen da, bai eta prozesu bioteknologikoen kontrol eta optimizazioan mikroorganismoak eta entzimak ibilgetzeko ere.

Deskribapena

Molekulak, mikroorganismoak eta entzimak mikrokapsulatzeko eta nanokapsulatzeko teknologiak dituen 65 m2-ko laborategi bat da. Molekulak, mikroorganismoak eta entzimak hobeto manipulatzeko, egonkortzeko eta funtzionatzeko erabiltzen da. Kapsulatutako osagaien askatze-zinetikak kontrolatzeko eta haien eraginkortasuna hobetzeko ere balio du.

Mikroemultsioak eta nanoemultsioak eratzeko tresnak daude ekipamenduan. Prozesuaren kostua eta industria-eskalara aldatzeko erraztasuna ere hartu dira irizpide gisa:

  • Minispraydryer (Büchi).
  • Minispray-chiller (Büchi).
  • Bibrazio kapilar bidez kapsulatzekoa (Büchi).
  • Zurrusta likidoko ebaketa mekaniko bidez kapsulatzekoa (geniaLab).
  • Zurrusta urtuzko ebaketa mekaniko bidez kapsulatzekoa (geniaLab).
  • Partikulak lehortu eta estaltzeko ohantze jariakorra (Glatt).
  • Mikroemultsionagailua (Ekato).
  • Nanoemultsionagailua (Ekato).
  • US mikroprozesadorea (Sonics Vibra Cell).

Irudiaren analisirako softwarea (Microvision) duten analisi optikorako tresnak (Zeiss) eta partikula-tamainaren eta Zeta potentzialeko neurgailuak (Malvern) ditu.

Azpiegitura hau du:

  • Osagai eta elikagaiak analizatzeko laborategia, haiek karakterizatzeko.
  • Bioteknologiako laborategia: elikagaien egonkortasuna haien balio-bizitzan eta erresistentzia gastrikoa.
  • Zelula-kultiboetarako laborategia: bioerabilgarritasunerako eta jarduera funtzionalerako.

Nori zuzendua

  • Elikagaien osagaien eta gehigarrien fabrikatzaileak.
  • Osagarri nutrizional eta nutrazeutikoen fabrikatzaileak.
  • Elikagai funtzionalen ekoizleak.
  • Mikroorganismoen hornitzaileak.
alimentacion-saludable-tecnalia-mini

Elikadura osasungarriaren arloko katalogo orokorra (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa