Azpiegitura

Zelula-kultiboetarako laborategia

Laboratorio de cultivos celulares

Bioteknologia-laborategiko gainerako jardueretatik isolatutako gela zuri bat du gure laborategiak, eta zelula-kultiboak tresna esperimental gisa erabiltzen dituzten saiakuntzak eta ikerketak egiteko ekipamendu espezifikoa. Teknika horiek erabiliz, zelula-kultibo primarioekin eta linea zelular jakinekin lan egiten da.

Deskribapena

Azpiegiturak 9 m2 ditu. Landare, animalia eta gizakietatik eratorritako zelulak azterketa-kondizio kontrolatuetan mantendu eta ugaltzeko laborategi espezializatu bat da.

Laborategiak ekipamendu hau du:

  • IIA motako segurtasun biologikoko kabina.
  • Zelulen (biziak/hilak) kontagailu bat.
  • Mikroskopio optiko alderantzikatua eta fluoreszentzia-mikroskopioa.
  • Mikroplaka-irakurgailua.
  • Inkubagailua.

Ekipamendu horrekin, in vitroko saiakuntzak egin daitezke:

  • Zitotoxikotasuna ebaluatzeko.
  • Konposatu bioaktiboen eta/edo osagaien bioeskuragarritasuna ebaluatzeko.
  • Eragin funtzionala (antiinflamatorioa, oxidazio-estresetik babestekoa, eta antihipertentsiboa, besteak beste) ebaluatzeko.

Laborategi horretan hautatu eta lortzen den landare-kultibo primarioa bioteknologiako laborategira eramaten da. Han, landare-zelulen esekidura duten hartzigailuak martxan jartzen dira, konposatu bioaktiboak lortzeko.

Gainera, osagaien laborategitik, mikrokapsulatzeko eta nanokapsulatzeko laborategitik eta bioteknologiako laborategitik datozen produktuen in vitroko saiakuntzak egiten dira laborategi horretan.

Nori zuzendua

  • Osagaien eta gehigarrien fabrikatzaileak.
  • Elikadura-osagarrien eta osagarri nutrazeutikoen fabrikatzaileak.
  • Elikagaien eta edarien fabrikatzaileak.
alimentacion-saludable-tecnalia-mini

Elikadura osasungarriaren arloko katalogo orokorra (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa