Energia-modelatze prospektiborako gure laborategia azpiegitura berezia da, erabaki informatuak hartzen eta jarduteko aukera onenak erabakitzen laguntzen duena. Saihestu ziurgabetasuna energia-sistemen eta sektore espezifikoen alternatibak planifikatzeko eta hautatzeko orduan.
Datuak aztertuz eta eredu prospektiboak erabiliz, energia-trantsizioaren eta deskarbonizazioaren erronkari ekiten diogu, alderdi energetikoak, ingurumenekoak eta sozioekonomikoak integratuz, barrutiaren, hiriaren eta lurraldearen mailan.
Non dago laborategia?
Zer egiten dugu energia-modelatze prospektiborako laborategian?
Gure eredu eta tresnek energia-sistema konplexuen analisi integralerako modelatze-ingurunea osatzen dute. Halaber, jarduteko alternatibek sektore espezifikoetan eta sektore anitzeko energia-sistemetan dituzten ondorioak aztertzen dituzte.
- Energia-sistemen maila anitzeko analisia.
- Energia-analisi prospektiboa.
- Energiaren, ekonomiaren eta ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.
- Teknologiak eta estrategiak lehenesteko irizpide anitzeko azterketa.
- Hiriaren, lurraldearen eta eskualdearen mailan energia-plangintza egiteko modelizazio integrala
Azpiegiturak
Energia-modelatze prospektiborako laborategia honako azpiegitura hauek osatzen dute:
- ENERKAD: Hiri-mailan geoerreferentziatutako agertoki prospektibo alternatiboen energia-diagnostikoa eta diseinua.
- TEKZONE: Trantsizio energetikoko eta deskarbonizazioko helburuetatik eratorritako beharrei erantzuten dieten teknologiak ezartzeko egokienak diren eremuak aukeratzeko tresna.
- DECARBINDUSTRY: Industria intentsiboen energia-modelizazio prospektiboa, deskarbonizaziorako bide-orria diseinatzeko.
- BIDERATU: Eskualde-mailako deskarbonizazio-agertokiak diseinatzen eta lehenesten laguntzeko modelatze integratua.
- GEOPLANGRIDS: Azpiegitura elektrikoaren funtsezko alderdiak kontuan hartuz plangintza energetiko integratua eta prospektiboa egiteko tresna geoerreferentziatua.
Azpiegitura horri esker, Energia Plangintzaren behar espezifikoei erantzun diezaiekegu.
NORI LAGUNDU DIEZAIOKEGU?
- Energiaren agentzia publikoak
- Toki, eskualde eta/edo estatu mailako administrazio publikoak
- Energia-kontsumoan intentsiboak diren industriak
- Zerbitzu energetikoetako enpresak
- Energia-banatzaileak
- Ingeniaritzak