Laborategi-zerbitzua

Adimen espaziala

tecnalia-servicio de laboratorio-inteligencia espacial y nubes de puntos

Adimen espaziala eta puntu-hodeia

LiDAR teknologiaren eta 3D sentsorizazio-teknologiaren aldeko apustua egiten dugu, bai eta prozesu eta teknologia horien irteeraren aldekoa ere, zeina puntu-hodeia baita. Gure ustez, ingurunearen perspektibarik onena eskaintzen du (dimentsioak, formak, bolumenak, abiadurak, ibilbideak…). Ingurune horren ulermen xehatutik, balio handiko lan-fluxu ugari sortzen dira zenbait eremutan.

Adimen espaziala TECNALIAn

LiDAR ekipamenduetan sortzen diren bi puntu-hodei mota daude:

  • Puntu-hodei estatikoak: puntuen “3D argazkiak” dira; hau da, ez dago mugimendurik “3D argazkia”ren puntuetan. Hodei-mota hori asko erabiltzen da eraikuntzaren industrian, bai etxebizitzenean, bai obra zibilean.
  • Puntu-hodei dinamikoak: puntuen “3D bideoak” dira; hau da, “3D bideo”ko puntuek mugimendua dute. Bigarren horiek gehiago erabiltzen dira mugikortasun autonomoan eta robotikan, pertzepzio-sistema gisa.

Zein da adimen espazialaren balioa?

Adimen espazialaren benetako balioa puntu-hodei horri 3 propietate gehitzean datza:

  1. Kokapena; hau da, kokapen absolutua edo erlatiboa mapa batean.
  2. Pertzepzioa; hau da, inguruari buruzko informazio zehatza biltzea (kolorea, distantzia, abiadura…)
  3. Semantika; hau da, zentzua ematea: kokapenari eta pertzepzioari buruzko datuak ulertzea (biribilgunean dagoen ibilgailu bat da, gurutzatzen ari den pertsona bat…).

Objektuen detekzioak objektuak identifikatzea eta zenbatzea ahalbidetzen digu. Horrek ataza gehigarri ugari ahalbidetu ditzake, hala nola BIM modelatze automatizatua.

Objektuen jarraipenak aukera ematen digu ibilbideak, abiadurak, fluxuak eta abar analizatzeko. Horrek zenbait zerbitzu ahalbidetu ditzake, hala nola hauek: itxarote-denborak eta atzerapena; edukierak, ilarak eta okupazioak; abiadura hadiegia/txikiegia; neurketak eta sailkapena; etab.

Norentzat da?

  • Arkitektura-bulegoak
  • Ingeniaritzak
  • Eraikitzaile eta sustatzaileak
  • Administrazio publikoak