Proiektuak

Langileentzako prestakuntza-sistema, errealitate areagotuan oinarrituta

Realidad Aumentada

Langileen prestakuntza hobetzea, malgukiak fabrikatzeko beharrezkoak diren tresnak muntatzeko denborak murrizteko, bai eta puntuan jartzean sortutako akatsak gutxitzeko ere.

RPK-k identifikatutako alderdi garrantzitsuenetako bati erantzuteko eta produktuen beharrezko kalitatea lortzeko, errealitate areagotuko aplikazio bat txertatu da sisteman, prestakuntzako eta telelaguntzako tresna gisa, erreferentzia bakoitzeko tresna espezifikoak (orgak eta erremintak) doitzeko eta puntuan jartzeko.

Proiektu honi esker:

  • Prestakuntza eman daiteke lanpostuan.
  • Denbora errealean ematen da laguntza.
  • Eduki berriak sor daitezke.
  • Software-tresna berritzaile bat dugu eskura, errealitate areagotuko edukiak sortu eta kudeatu ahal izateko.
  • Gaitasun teknologiko berriak lortu ditugu, errealitate areagotuko teknologiak txertatu ahal izateko.