Ekipamendu dinamikoetarako mantentze prediktiboko soluzioa, eta, horretarako, instalazioan zabaldutako monitorizazio-sistemen datuetatik abiatuta hutsegite-eredu prediktiboak garatzea.
Egitasmo horri esker:
- % 50 murrizten dira mantentze-lanen eta ustekabeko hutsegiteen kostuak.
- % 60 murrizten da konpontzeko eta berregokitzeko denbora.
- % 30 gutxitzen da ordezko piezen inbentarioa.
- % 30 areagotzen da jarduera-denbora.
PETRONORekin batera garatu da proiektua, eta hauek dira helburuak:
- Ekipamendu dinamikoetan hutsegiteak diagnostikatzeko sistema automatiko bat garatzea Condition Monitoring (CM) datuetatik abiatuta, zeinak aktiboaren osasun-aztarna eskuratzeko aukera ematen baitu, gainera.
- Hutsegiteen prognosia egiteko sistema automatiko bat garatzea, eredu fisikoen bidez lortutako informazioan oinarriturik, identifikatutako hutsegiteen larritasuna eta eragiketa-baldintzen arabera zenbatetsitako bilakaera barnean hartuta.
Ekipamendu dinamiko hauetara hedatuko da monitorizazio-sistema:
- Ponpa zentrifugoak: diagnostikorako soluzio eskalagarriak sortuko ditu.
- Haizatzaileak edo erauzgailuak: ekipamendu kritikoak dira, eta haietan hutsegite bat izateak inpaktu handia eragiten du.
- Ponpei, haizatzaileei eta erauzgailuei lotutako motor elektrikoak.