STS motako garabien mantentze-lan prediktibo integralerako aktiboa, kontuan harturik kritikoak direla portuen funtzionamenduan. Aktibo horri esker, detektatu, identifikatu eta, azkenik, aurreikusi egin daitezke garabien hutsegite-moduak, eta, horri esker, optimizatu egiten dira mantentze-lanak.
Efizientzia hobetzeko prozesuaren barruan, edukiontziak kargatzeko eta deskargatzeko STS garabiak erabakigarriak dira portu-instalazioak digitalizatzeko eta 4.0 portuak lortzeko. Hori horrela, funtsezkoa da haietan mantentze prediktiboko teknologiak inplementatzea, garabion jarduna hobetze aldera.
Aktibo hori Zeuko enpresarekin batera garatu da, eta onura operatibo eta ekonomiko mamitsuak ekartzen dizkio portuko jarduerari; izan ere, ematen duen informazioarekin nabarmen murrizten dira aurreikusi gabeko geldialdiak, eta optimizatu egiten dira mantentze-lan prebentiboak.
Aktiboak garabiaren monitorizazio integrala egiten du (osagai mekanikoak, egiturazkoak eta elektrikoak, besteak beste), eta, SHM instrumentazio-teknologia aurreratuak ez ezik, Gauzen Internet eta adimen artifiziala ere baliatzen ditu hutsegiteak detektatzeko eta iragartzeko.