Azpiegitura

Ibilgailu Autonomoaren Zibersegurtasuneko Laborategia

Laboratorio de Ciberseguridad en vehículo autónomo

Ibilgailuen komunikazioetako eraso-puntu potentzialak aztertzea eta murriztea, hala pribatutasunari nola segurtasunari eragiten diotenak.

Ohiko segurtasun-azterketek mugak dituztenez eta azken faseetan diseinu-arazoak aurkitzeko arriskua dagoenez, hutsegite-injekzioaren simulazioak oso soluzio erakargarria dira.

Deskribapena

Azpiegitura honek ekintza hauek egiteko aukera ematen digu:

  • Lotura ahulak edo hutsegite-puntuak identifikatzea diseinuaren lehenengo faseetan.
  • Sistema batek hutsegiteen aurrean duen portaera ulertzea.
  • Sistemaren portaera akastuna iragartzea, hutsegiteekiko tolerantziaren mekanismoen estaldura edo efizientzia neurtuz.
  • Hutsegiteekiko tolerantziaren mekanismo batzuen eraginkortasuna aztertzea.

Laborategiak ekipamendu eta osagai hauek ditu:

  • MODEL CARS: ibilgailuen fabrikatzaileekin lankidetzan diseinatutako flota (1:8 eskala), benetako ibilgailuen portaera erreplikatzeko gai diren sentsore, kontrol-unitate eta eragingailuz osatuak. Automatizazio-funtzio bat dute: Cooperative Adaptative Cruise Control (CACC) funtzioa.
  • OPENCERT: sistema zibernetikoen (CPS) ziurtatzea bermatzeko eta kudeatzeko irtenbide integratu eta holistiko bat da.
  • SABOTAGE: simulazioan oinarritzen den hutsegite-injekzioko tresna dugu, ibilgailu automatizatuetan funtzio kritikoen segurtasuna eta sendotasuna ebaluatzeko.

Gure laborategia Basque Cybersecurity Centrek koordinatzen duen Basque Digital Innovation Hubeko zibersegurtasun-nodoaren parte da.

Nori zuzendua

  • Enpresak:
    • ETEak
    • Start-upak
    • Enpresa handiak
  • Digital Innovation Hubak
  • Klusterrak
  • Gure teknologiak haien negozio eta sektoreetan dituen inpaktua eta onurak aztertu eta esperimentatu nahi dituzten enpresa-elkarteak
Laboratorio de Ciberseguridad en vehículo autónomo

Ibilgailu autonomoen zibersegurtasuneko laborategia (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa