Produktuen ingurumen-adierazpenak (PIA) egiten ditugu ISO 14025 arauaren arabera, eraikuntzako produktu eta zerbitzuen jasangarritasuna sailkatzeko. Produktuak fabrikatzeko prozesuen inpaktua zenbatesteko metodo objektibo bat da, eta hirugarrenek egiaztatu behar dituzte datuak modu independentean.
Produktu-kategorien arau batzuk daude, zeinek konparagarritasunaren printzipioa bermatzen baitute. 305/2011 Erregelamenduak eraikuntzako produktuak merkaturatzeko kondizioak ezartzen ditu, eta 89/106/CEE Direktiba indargabetzen du; erregelamendu horren arabera, “Baliabideak modu jasangarrian erabiltzen direla ebaluatzeko eta eraikuntza-obren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko, produktuen ingurumen-adierazpenak erabili behar dira, eskuragarri daudenean”. ZERBITZUAK
- III. motako ingurumen-adierazpenen egiaztapena ISO 14025 arauaren arabera.
- ISO 14040 – 14044 arauen arabera egindako bizi-zikloaren analisietan oinarritutako sistema.
- Industria-ehunari laguntzea ziurtagiri egokiena bilatzen eta garatzen, betiere nazioarteko merkatuetara egokituta.
JARDUERA-EREMUAK
- Borondatezko ekoetiketa: eraikuntza-obretako baliabideen erabilera jasangarria eta produktu bat egiteko eta erabiltzeko prozesuak duen ingurumen-inpaktua eta produktuaren iraunkortasuna ebaluatzen ditu.
- Enpresa fabrikatzaileen eta/edo hornitzaileen eta bezeroen artean ingurumen-informazioa partekatzeko balio du PIA adierazpenak.
- PIAek baliozkotzealdi mugatu bat dute.
ONURAK
- Ingurumen-inpaktua sortzen duten fabrikazio-prozesuko alderdiak detektatzea.
- Ingurumen-inpaktua murriztea, CO2-emisioak minimizatuta.
- Balio-katea hobetzea.
PIA adierazpenak sektore guztietan erabiltzen dira, hasi automobilgintzaren sektoretik eta elektronikarenera:
- Elektrizitatea sortzea eta banatzea
- Elikagaigintza eta nekazaritza
- Ehunak, larrua eta oinetakoak
- Zura eta eratorriak (papera, kartoia…)
- Produktu kimikoak
- Metalezko produktuak
- Makineria eta ekipamenduak
- Gailu elektriko-elektronikoak
- Ibilgailuak eta garraioak
- Zerbitzu-ematea
- Eraikuntzako produktuak
- Azpiegiturak
- Eraikinak
- Altzariak eta ekipamendua
- Beirazko produktuak
- Plastikoz eta plastikoen eratorriz egindako produktuak