Laborategi-zerbitzua

Technical Conformity Report (TC)

Technical Conformity Report (TC) adierazpen publiko bat da, zeinak produktu edo eraikuntza-sistema berritzaile baten egokitasun teknikoa ebaluatzen baitu CTEtik eta CPRtik eratorritako eskakizunen arabera.

Produktu edo eraikuntza-sistema berritzaile baten egokitasun teknikoa ebaluatzen dugu, Eraikuntzako Produktuen Araudian zehaztutako erabileretarako behar diren eskakizun teknikoen arabera.

Eraikuntzaren Kode Teknikoan (CTE) jasotzen diren eskakizunei ere erantzuten diegu; barnean sartzen dira ekoizpenaren iraunkortasuna, instalazioa eta autokontrolaren mantentzea.

TC dokumentua egin eta ematen dugu; Administrazio Publikoaren aintzatespena du (BOE, 128. zk., 2012ko maiatzaren 29koa: 7136 Ebazpena, 2012ko apirilaren 10ekoa).

Egokitasun Teknikaren Ebaluazio gisa TC dokumentuak egiteko erakunde baimendu bat gara Suteetatik Babesteko Instalazioen Araudiaren (RIPCI) esparruan. (2018ko abuztuaren 6ko EHAA, 150 zk.: 2018ko uztailaren 6ko Ebazpena).

Ebaluatzeko arau harmonizaturik ez duten eta berritzaileak direlako arautik asko urruntzen diren produktu eta eraikuntza-sistemei aplikatzen zaie TC dokumentua.

Hauek dira TC dokumentuaren onura nagusiak:

  • CTE eta RIPCI arauek aintzatetsitako dokumentua da.
  • Hirugarrenek ebaluatzen dute produktua.
  • Merkatu berrietara sartzeko denbora murrizten da.
  • Preskripzioa errazten duen tresna bat da

Nori zuzendua

  • Eraikuntza-produktuen fabrikatzaile eta banatzaileak.

Akreditazioak eta aintzatespenak

technical-conformity-bytecnalia-transp
CTE eta RIPCI-ren esparruan Technical Conformity Report (TC) dokumentuak egiteko erakunde baimendua
Organismo de Evaluación Técnica (OET) para la emisión de documentos de Evaluación Técnica Europea (ETE) para los Productos de Construcción
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Arau harmonizatuak dituzten eraikuntza-produktuetarako erakunde jakinarazia (1292 zenbakiduna)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Europako Ebaluazio Teknikoei loturiko EVCP lanetarako erakunde baimendua (1292 zenbakiduna)