EN 14225-1 arauaren arabera urpekaritzako jantzi hezeei CE marka jartzeko saiakuntza guztiak egiteko akreditatutako laborategi bakarra gara Europan. Saiakuntza horiek egiteak eragina izango du zure produktuen kalitatean eta segurtasunean.
Gure material-laborategiak, saiakuntzen arduradunak
Materialen Ingeniaritzako gure laborategiak aholkularitza teknikora bideratuta daude. Haietan, materialen azterketa aurreratuak, analisiak eta balorazioak egiten ditugu. 60 urte baino gehiagoko eskarmentuak eta ezagutzak balio izan digu gure bezeroei zerbitzu eraginkorra eskaintzeko, haien arazoetatik hurbil egoteko eta konponbideak eskaintzeko. Talentua kudeatzea eta langile kualifikatuak izatea funtsezkoa da emaitza onak lortzeko.
Urpekaritzako jantzien saiakuntzak egiteko ISO 17025 ziurtagiria duen Europako laborategi bakarra
Akreditazio hori duen Europako laborategi bakarra izateak aukera ematen digu urpekaritzako eta gainazaleko jantzi hezeen adostasuna ebaluatzeko, gure bezeroentzat segurtasun eta konfiantza osoz. Saiakuntza horiek guztiak ENAC/ILACek (Akreditazio Erakundeentzako Nazioarteko Erakundea) egiaztatu ditu ISO 17025 arauaren bidez.
Europar Batasunean (EB) merkaturatzen diren urpekaritzako eta gainazaleko (surferako) jantzi hezeek CE marka izan behar dute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/425 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera; izan ere, produktu horiek norbera babesteko ekipamendutzat (NBE) hartzen dira Europan, eta, beraz, horiek merkaturatzeko erregelamenduan osasunari eta segurtasunari buruz ezarritako funtsezko baldintzak bete behar dituzte.
Urpekaritzako jantzien saiakuntza EN 14225-1 arau harmonizatuaren arabera egiteak bermatzen du Europako araudia betetzen dela, eta, horrez gain, jantziaren segurtasuna, kalitatea eta erosotasuna ere bermatzen ditu. Horrek guztiak eragin nabarmena izan dezake erabiltzaileak uretan duen esperientzian.
NORENTZAT DA?
- Urpekaritzako eta gainazaleko (surferako) jantzi hezeen fabrikatzaileak
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)