AI-MATTERS zazpi nodoko sare bat da, eta, adimen artifizialean eta robotikan egin diren azken aurrerapenak eta ekoizpen malguko sistema adimendun eta autonomoak hedatuz, Europako manufaktura-sektorearen erresilientzia eta malgutasuna areagotzea du helburu.
AI-MATTERS zer den eta zer erronkari aurre egin behar dien
AI-MATTERSek Europako manufaktura-sektorearen erresilientzia eta malgutasuna areagotzen laguntzeko zerbitzu-katalogo zabala du, eta, Europako manufaktura-industriaren beharrek eta espektatibek aurrera egin ahala, eguneraketak egiten ditu etengabe.
AI-MATTERS proiektuaren erronkak
- Fabrika mailako optimizazioa
Fabrika bateko instalazioaren optimizazioaren ardatza da teknologia aurreratuak aprobetxatzea eta prozesuak hobetzea, operazioak optimizatze aldera.
- Gizakien eta roboten arteko interakzioa
Fabrikazio-ingurune batean, langileen eta roboten artean interakzio eraginkor eta seguruak sortzean datza gizakien eta roboten arteko interakzioa (HRO).
- Ekonomia zirkularra
Manufaktura-industriako ekonomia zirkularraren ardatza hondakinak minimizatzea eta baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea da.
- Beste teknologia emergente eta gaitzaile batzuk
Tresna eta sistema berritzaileak dira; fabrikazio-prozesuak babesten eta hobetzen dituzte eta ekoizpen adimendunagoa, hornikuntza-kate efizientea eta produktuen berrikuntza bideratzen dituzte.
- Proiektuaren webgunea: https://ai-matters.eu/