Azpiegitura linealen erresilientziaren alorreko teknologia berriak aurkeztuko ditugu
Azpiegitura linealen erresilientziaren alorreko teknologien azken garapenak eta emaitzak erakusteko lantegi edo workshop bat aurkeztu dugu, ReCharged (Climate-aware Resilience for Sustainable Critical and Interdependent Infrastructure Systems enhanced by emerging Digital Technologies) ekimenaren barruan.
Erresilientzia eta lehiakortasuna
Edozein motatako azpiegitura linealen kudeaketan parte hartzen duten erakundeentzat, anbizioaren eta pragmatismoaren arteko etengabeko orekan dago erabakiak hartzeko prozesuan klima-aldaketa, erresilientzia eta halako kontzeptuak sartzea.
Administrazioek ikuspegi eta teknologia berriak erabili nahi dituzte, baina jardunbide pragmatiko eta frogatuekin orekatu behar dute anbizio hori, eta abiapuntuko arazo bat izaten da informazio-beharrak eta eskura dauden datuak ez direla beti bat etortzen. Klima-aldaketaren eta erresilientziaren kontzeptuak egokitzapenaren mesedetan nola eraiki eta aplikatu asmatzea da punturik erabakigarriena, segur aski, eta prozesu horretan azpiegitura-sareak izan behar duen zerbitzu-mailaren eta hobekuntza horren kostu-onuren arteko oreka lortzea.
**Ekitaldi hau ingelesez egingo da, eta toki-kopuru mugatua dago (40 pertsona).