Agenda

Egoera sozial eta ekonomiko berri baterako pribatutasuneko eta nortasun digitaleko teknologiak

Eguna

2020ko apirilaren 15a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Pribatutasunari eta nortasun digitalari buruz eztabaidatzen ari gara azken asteetan.

Hain zuzen, nortasuna izango da deszentralizazioaren eragin handia nabarituko duten zeharkako eremuetako bat. Azken hamarkadetan ikusi dugu nola joan den nortasuna eraldatzen eredu zentralizatu batetik eredu federatibo berrietara.

Self-sovereign identity (SSI) teknologiaren helburua da bloke-kateen bidez (nahiz eta ez diren beharrezkoak) nortasunaren ahalmena erabiltzaileari berari itzultzea, nortasunaren atributuak berak kudea ditzan, eta, hala, haren pribatutasuna areagotzea.

SSIri esker, erabiltzaileak digitalki frogatu ahal izango du adinez nagusia dela, edo zer hiritan bizi den, benetako adina, nortasuna edo bizileku zehatza adierazi beharrik izan gabe.

EDUKIA

Óscar Lage Zibersegurtasunaren eta Bloke-kateen arduradunak emango du hitzaldia: 

  • Teknologia deszentralizatuen olatu berriak —hala nola Self-Sovereign Identity (SSI) eta bloke-kateak— gure egungo harreman-ereduak nola alda ditzakeen aztertuko dugu. 

NORENTZAT DEN 

  • Bai negozio-ikuspegitik bai teknologikotik nortasun autosubiranoaren oinarriak ezagutzeko eta erabiltzaileen pribatutasunean eta zerbitzu-hornitzaileengan zer eragin duen jakiteko interesa duten guztientzat. 

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Webinarraren bezperan, izena emandako guztiei webinarrean zuzenean parte hartzeko bide-izena bidaliko diegu.