NeuroStimSpinal (NSS) proiektuaren esparruan, neuronak birsortzeko arreta aldamio biologikoetako materialetan jarri duten ikuspegi batzuk aurkeztuko dira.
NeuroStimSpinal proiektuaren helburuak
- Bizkarrezur-muineko lesioetarako soluzio bat lortzea. Bizkarrezur-muineko lesioen ondorioz, paraplejia edo tetraplegia bat izaten da, beheranzko neurona motorrak edo goranzko neurona sentsorialak erabat edo neurri batean eteteak eraginda.
- Bizkarrezur-muineko nerbio-ehuna osatzeko gai diren eta estimuluekiko sentikorrak diren zelulaz betetako biomaterial berritzaile bat garatzea.
Proposatutako biomaterial berritzailearen ezaugarri berritzailea hau da: trauma-lesioa dagoen puntuan bertan ezartzeko aldamio bat. Aldamioa grafenoan oinarritutako materialez (GBM) eta giza ehun adiposotik eratorritako ehun zelulagabetuz (adECM) osatua dago, eta nerbio hautsiak haztea eta birkonektatzea sustatzen du.
NNS proiektuko emaitzak aurkezteaz gainera, hizlari gonbidatuak izango dira ekitaldian. Emaitzen osagarri, hizlariok neuronen birsorkuntzaren alorreko beren ikuspegi eta estrategiak azalduko dituzte, ikuspegi holistiko batetik, in vitrotik in vivora.
Informazio gehiago
TECNALIAk antolatu du lantegi hau, NeurostimSpinal proiektuaren hedapenaren arduradun gisa, eta kanpoko hizlarien ekarpena eskertu nahi du, NSS partzuergoaren izenean.