Agenda

EN 62368-1 estandarraren azterketa: informazio- eta komunikazio-ekipamenduen segurtasun-baldintzak

Análisis estándar EN 62368-1

Eguna

2021ko urriaren 26a

Lekua

Online

Ordua

3:00 pm - 4:00 pm

Prezioa

Doan

Esparru elektrikoko eta elektronikoko ekipamendu batean sor daitezkeen arriskuak ebaluatzen dituen ingeniaritza-alorra da segurtasun elektrikoa. Sistema elektrikoen eta elektronikoen energia-erabilera arduratsua eta mantentze-lanak arautzen ditu, pertsonen eta ondasunen osotasuna bermatzeko helburuarekin.

Segurtasunaren alor honetan badaude produktuak merkaturatzeko bete behar diren nazioarteko baldintza batzuk, eta betetze hori arriskuak ebaluatzera bideratutako arauak aplikatuz egiaztatzen da.

HELBURUA

  • EN 62368-1 estandarrak dakarren paradigma berria aztertzea eta deskribatzea.
  • Estandarra zer lege-esparrutan aplikatzen den azalduko da, baita aurreko estandarrekiko dituen alde nagusiak ere.
  • Orobat, arau honen ikuspegia ere azalduko da, zeinak arreta ardatz hauetan jartzen baitu: kaltea eragin dezaketen arrisku-motak (elektrikoa, mekanikoa, etab.), azken erabiltzailea eta behar den babes-maila.
  • Estandarraren klausula garrantzitsuenak eta produktu bat arau honen arabera ebaluatzean kontuan hartu beharreko alderdi praktikoenak nabarmenduko dira.

NORENTZAT

  • Ekipamendu elektrikoen/elektronikoen fabrikatzaileak
  • Diseinuan komunikazio-moduluak edo irrati bidezko komunikazioak dauzkaten ekipamenduen fabrikatzaileak

Online

Hartu lekua!