GO MOBILITY azoka da mugikortasun jasangarri eta adimendunaren alorreko premiei eta desafioei erantzunak eskaintzen dizkien Europako hegoaldeko topagunerik garrantzitsuena.
Ezin egokiagoa da azoka erakunde publikoentzat, flota-operadoreentzat, mugikortasun jasangarriko merkatuentzat eta zenbait alorretako enpresentzat (automobilgintza, ekipamendu elektrikoa, bateria-fabrikatzaileak, azpiegitura eta sareak, gasa eta petrolioa, zerbitzu-integratzaileak, konektagarritasuna eta big datab),.
Gidatze automatizatua sustatzen dugu, zenbait garapenen bidez: sentsoreen eta eragingailuen integrazioa, modelatze- eta simulatze-ahalmena, integratze-gaitasuna, eta saiakuntza-bankuen eta ibilgailuen erakustaldiak. 32 m2-ko gure standean eta bi gidatze-postutan izango da ikusgai hori guztia.
Proiektu berritzaileak zehazteko eta martxan jartzeko aliatuak, laguntzaileak eta finantziazioa behar badituzu, zatoz azokako gure standera.