Agenda

Konpositeetan inprimatutako zirkuitu eta sentsoreak integratzea

Filtros de velos por Impresión Funcional

Eguna

2022ko apirilaren 28a

Lekua

Online

Ordua

4:00 pm - 5:30 pm

Prezioa

Doan

Zirkuituak eta sentsoreak konpositeetan inprimatzearen arloko berrikuntzak azalduko ditugu

AEMACekin lankidetzan dihardugu "Konpositeetan inprimatutako zirkuituak eta sentsoreak integratzeko aukera berriak" webinarra ematen. Gure aditu-taldearen eskutik, material konposatuen ikerketan eta garapenean lortutako esperientzia azalduko dugu.

Ana Pérez Márquez TECNALIAko ikertzaileak inprimatze funtzionaleko taldean duen esperientzia azalduko du. Hainbat ehun, pieza eta egituraren gainean zuzenean inprimatzeko teknikak optimizatzen egiten du lan.

  • Material konposatu funtzioaniztunak
  • Inprimatze funtzionalak substratu berrietara iristeko erronka
  • Elektronika inprimatu txertatua

Material konposatuak etorkizuneko berrikuntza gisa

 Material konposatuak material estrategikotzat jotzen dira gaur egun sektore askotan, haien onura estrategikoengatik:

  • Erresistentzia handiko materialak
  • Pisu/zurruntasun erlazio bikaina
  • Integrazio-maila handia, egitura oso erresistenteak eta, era berean, arinak garatzeko aukera ematen duena.

Material konposatuan bertan txertatutako sentsoreak garatzen ari gara. Horretarako, hainbat substratu-motaren gainean merke eta eraginkortasunez inprimatzeko teknikak erabiltzen ditugu; hala, egitura konposatuaren integritate mekanikoan duten eragina ia hutsaren hurrena izango da.

Interesatzen bazaizu edo gure soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Online

Hartu lekua!