Arrakasta-kasuak

OPTIMUS3D

“Osasun-arloan ingeniaritza biomedikoa sartzeak aukera ematen du tratamendu kirurgikoak eta errehabilitaziokoak pertsonalizatzeko, eta abantaila eta soluzio hobeak ekartzen ditu”

Osasun-produktuaren arduradun teknikoa - OPTIMUS3D

OPTIMUS3D-REN HISTORIA

Teknologia Aditiboan espezializatutako ingeniari-talde batek osatzen du Optimus 3D. 3D inprimagailu industrialen beren parkea dute: azken belaunaldiko ekipoak dira, eta soluzio hoberenak ematen dizkiete bezero bakoitzaren beharrei.

Optimus 3Dn, azken produktuen diseinua eraldatzen dute, egitura arinago, seguruago eta efizienteagoak fabrikatzea lortzeko.

  • Fabrikazio aditiboa aplikatzen dute beren proiektuei errentagarritasun handiena lortzeko.
  • Pazientearen neurrirako produktu sanitarioak garatzen dituzte.

OPTIMUS3D + TECNALIA LANKIDETZA

Errizartrosia eskuaren endekapenezko alterazio ohikoenetako bat da; mina eragiten du, eta gaitasun funtzionala murrizten du. Lesioa, gainera, gero eta ohikoagoa da mugikorrak, saguak eta tabletak erabiltzearen ondorioz. Traumatologia-talde baten oharrei jarraituz, TECNALIAk eta OPTIMUS3Dek deskarga-ferula bat garatu dute alterazio hori tratatzeko, baina, kasu larrietan, ez da nahikoa mina arintzeko.

Hori dela eta, urrats bat harago joan gara, eta tratamendu elektroestimulatzaile integratua duen ferula aktibo bat diseinatu dugu. Errehabilitazio-sistema horrek ez du parekorik gaur egun” azaldu du OPTIMUS 3Dko osasun-produktuaren arduradun teknikoak.

Horretan gauzatzen da, hain zuzen, TECNALIAren eta OPTIMUS3D Healthen arteko lankidetza. Proiektuak helburu du sistema bat lortzea ikerketa kliniko baten barruan ortesi horren portaera terapeutikoaren hobekuntza baliozkotzeko.

Horretarako, feruletan integratutako elektrodoez osatutako estimulazio elektrikoko sistema bat garatu dugu, eta pertsona osasuntsuetan probatu. Elektrodoak pazientearen azalarekin kontaktuan daude, eta elektroestimulatzailearen seinaleak transferitzen dizkiote” adierazi du Erik Hernándezek, TECNALIAko Teknologia Medikoko proiektuen kudeatzaileak.

“Eskuak babestea”; TECNALIA eta OPTIMUS3Dren proiektu bat

Aurretiazko probei esker, berretsi ahal izan da eskuaren muskulatura sendotzen dela eguneroko entrenamendu espezifiko baten bidez, eta, halaber, eskatu ahalako arintzea ematen ziola errizartrosiak eragindako minari.

Eta, hala, lankidetza horri esker, eragin bikoitza duen soluzio berritzaile bat aurkitu dute:

  • Alde batetik, negozio-aukera bat, gure produktu-zorroan osasun-produktu bereizgarri berri bat gehitu baitu.
  • Eta, bestetik, tratamendu konbentzionala baino hobea ematea: muskuluak ahultzea saihesten du; mina murrizten du, eta, azken batean, errizartrosia duten pertsonen bizitza hobetzen du.