Azpiegitura

Mugikortasun Adimenduneko Laborategia (SML)

Imagen de Smart Mobility Lab de Tecnalia

Hiriko eta hiriarteko esparruetan trafiko-kudeaketa adimenduneko aplikazioen eta sistemen prototipoak azkar egiteko aukera ematen duen azpiegitura berezia.

Haren helburua da mugikortasuna kudeatzeko sistemen adimen-maila areagotzea, trafikoari buruzko informazioa aztertzeko, simulatzeko eta iragartzeko tresna aurreratuen bidez.

Deskribapena

Laborategi honek, Smart Mobility Lab, datuen kudeaketa masiborako hiru elementu nagusi ditu:

  • HortonWorks/Cloudera azpiegitura.
  • RAW azpiegitura.
  • Spark Real-timerako azpiegitura.

x86 plataforma oinarri duen makina bat ere badu, zeinak 28 nukleoko Intel Xeon Platinum prozesadoreak baititu, eta multicloud soluzioen esperimentaziorako eta saiakuntzarako azpiegitura.

Laborategia emaitzak ikusteko sistema batek osatzen du, hauen bidez:

  • Besteak beste batch eta denbora errealeko prozesatzeetarako arkitektura funtzionalak eta teknologikoak konfiguratzea.
  • Balio erantsi handiko analisi-tresnak erabiltzea.
  • Askotariko datu-iturriak integratzea.

Azpiegitura horrek aukera ematen digu zenbait beharrei eta arazo espezifikori erantzuteko, zeinak hauekin erlazionatuta baitaude:

  • Trafikoaren analisia, iragarpena eta simulazioa.
  • Mugikortasun-patroiak identifikatzea.
  • Plangintza multimodala eta mugikortasunari buruzko informazioa.
  • Trafikoaren egoera eta ibilbide-denborak identifikatzea eta iragartzea.
  • Flotak denbora errealean aztertzea.
  • Ibilgailu autonomoari eta ibilgailu elektrikoari euskarria ematea.

Nori zuzendua

  • Trafikoaren eta mugikortasunaren kudeaketa-arduradunak.
  • Trafikoaren eta Smart Cityaren ingeniaritzak.
  • ITS soluzioen hornitzaileak
  • Pertsonen eta merkantzien garraio-floten antolatzaileak.
  • Antolatzaile logistikoak, azken miliakoak, bereziki.

Nazioarteko presentzia

BDVA-Big Data Value Association
Data Analytics. La revolución de los datos masivos

Datu-analisia. Datu masiboen iraultza (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa