Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Eserlekuen eta haien akaberen soinu-xurgapena egiaztatzea garrantzitsua da produktu horiek kontzertu-aretoetan eta auditorioetan erabiltzeko
TECNALIAk ASCENDER SL enpresaren zenbait eserlekuren soinu-xurgapena zehaztu du, ondoren eserleku horiek Moskuko Zaryade kontzertu-aretoan eta Hong Kongeko FIS Auditorioan jartzeko.
Kontzertu-aretoetan eta auditorioetan akustika oso garrantzitsua da. Hori zaintzeko, modelizazio informatikoak edo benetako ereduak egiten dira eskalan, haien bidez diseinatzaileek instalatu beharreko elementu guztien soinu-xurgapena zehaztu, eta jarritako helburu akustikoak betetzeko.
Eserlekuak oso kontuan hartu behar dira horretarako, eta guk zenbat soinu xurgatzen duten eta jendea eserita egoteak edo ez egoteak soinuan zenbateko eragina duen kalkulatzen lagundu diogu eserlekuen fabrikatzaileari. Horretarako, saiakuntzak egin ditugu oihartzun-ganberan(*), ISO 354 arauaren arabera.
Saiakuntza horiei esker, fabrikatzaileari laguntzen diogu bere produktuak merkatuan jartzen, diseinatzaileari aretoaren premia akustikoen arabera produktu egokienak aukeratzen eta sustatzaileari instalatu aurretik produktu baten prestazioak egiaztatzen.
Ezcarayko enpresa bat da ASCENDER SL, eta urte asko daramatza nazioarteko proiektu garrantzitsuetarako eserlekuak egiten (www.ascender.es). Eta proiektu horietako, produktuen portaera akustikoa garrantzitsua da, estetikarekin eta funtzionaltasunarekin batera.
Harremanetarako: Mª José de Rozas. TECNALIAk, beste batzuekin batera, kudeatutako Akustika Laborategiaren arduraduna