Berria

Caprocast teknologia material konposatuak garatzen ari da, ibilgailuak arintzeko soluzio gisa

2021ko maiatzaren 11a
Aligeramiento materiales caprocast

Ibilgailu baten pisua % 10 arintzen denean, % 7 murrizten da erregai-kontsumoa eta, ondorioz, baita aireratzen den CO2-emisioa ere

Caprocast teknologiarekin, kostu txikiko eta propietate mekaniko onekiko konposatu termoplastiko jasangarriak fabrikatu daitezke RTM edo termoplastiko erreaktiboaren injekzio bidezko moldaketaren bidez. Teknologia hori erabiltzeko sektore nagusietako bat automobilgintza da.

Materiak konposatuak soluzio egokia dira ibilgailuak arintzeko, jasangarritasuna lortzeko eta ekoizpen-ziklo bizkorrak izateko. Hirugarren abantaila bat ere badute: lehengaiak merkeak dira. Beste sektore batzuetara ere bideratua dago teknologia hau, hala nola kirolera, eraikuntzara eta makina-erremintara.

Caprocast teknologia erabiliz, egitura-eskakizunak dituzten askotariko osagaiak fabrikatu daitezke ibilgailuetarako: kolpe-leungailuak, esekidura-besoak, txasisaren egitura-habeak, ateak intrusioen aurka babesteko sendogarriak, etab. Horiek guztiak metalezko homologoak baino % 40 arinagoak dira. Gainera, konposite termoegonkorrek ez dituzten abantaila batzuk gehitzen dizkiegu, adibidez, soldagarritasuna eta birziklagarritasuna. Gure teknologia, merkatuko beste batzuen aldean, prozesu moldakorragoa da, eta prozesuan lehengaien iraunkortasuna luzatu egiten du.

Ibilgailu baten pisua % 10 arintzen denean, % 7 murrizten da erregai-kontsumoa eta, ondorioz, baita aireratzen den CO2-emisioa ere. Auto elektriko berriek gutxiago kutsatzen dute, eta haietan pisua arindu beharra dago, gutxiago kontsumi dezaten ez ezik, baterien pisua konpentsatzeko.

Informazio gehiago

TECNALIAko Industria eta Garraio Alorreko Material Konposatu Termoplastikoen Lerroaren arduraduna da gure lankide Sonia García-Arrieta doktorea, eta xehetasun handiagoz azaltzen digu guztia bideo honetan: