"Datuen balioa: erabilgarri dauden tresnak"
50 enpresak eta erakundek datu-espazioak sustatu dituzte industrian
Berrikuntzarako COTEC Fundazioak eta TECNALIAk “Industrian datu-espazio partekatuak sortzea” jardunaldia egin zuten: sektoreko 60 profesional baino gehiago elkartu ziren, 50 enpresa eta erakunde baino gehiagoren ordezkari gisa. Datu-espazio partekatuen gaineko errezeloak gainditzeko gakoak ezagutu genituen. Gaur egun bada teknologiarik haiek seguruak eta fidagarriak izan daitezen: industriaren lehiakortasuna handitzeko motor bihur gaitezen balio digute.
Jardunaldian hauek izan ziren, besteak beste: Carlos Alonso, Espainiako Gobernuko Datuaren Bulegoko zuzendaria; Cristina Oyón, SPRIko Teknologiako zuzendaria; Francisca Rubio, GAIA-X Españako gerentea; Jorge Morillo, AMETICeko Cloud Batzordeko eta GT Gaia-Xko presidentea; eta Jorge Barrero, COTECeko zuzendaria.
Datuen balioa: erabilgarri dauden tresnak
Enpresa-ingurunean datuak zabaldu eta partekatzeko gida bat erakutsi zen, eta datu-espazioen garrantzia eta negozio-balioa azaldu ziren. Halaber, ikasitakoaren erradiografia bat egin zen, baita Espainiako enpresek datu-espazioetan duten posizionamendua eta aukerak aztertu ere.
• Erabiltzeko moduan dauden osagai teknologikoak.
• Pribatutasuna eta identitatea, datuak seguru partekatzeko gakoak.
• Datuen kalitatea, teknologia horren negozio-baliorako funtsezko elementua.
Datu-espazioak, oraineko eta etorkizuneko estrategia
Datu-espazio partekatuak erakundeen edo gizabanakoen arteko lankidetza eta datu-trukea fidagarritasun osoz egin daitekeen guneak dira. Datuak silo eskuraezinetan gorde beharrean, datu-espazio partekatuek datuak atzitzeko aukera ematen diete eragileei, dauden lekuetan daudela, eta behar diren helburuetarako erabiltzeko.
Datu-espazioek honetarako aukera ematen dute:
- Kostuak murriztea: datuak partekatuta, erakundeek datuak biltzeko eta biltegiratzeko kostuak aurrezten dituzte, datuak toki bakar batean baitaude erabiltzen dituzten guztientzat.
- Efizientzia handiagoa: modu efizienteagoan lan egitea, ez baitituzte ahaleginak bikoiztu behar datuak biltzeko eta aztertzeko, eragile batek egin baitezake hori zerbitzu gisa.
- Zehaztasun handiagoa: datuen zehaztasuna hobetzea, eragileek datuak elkarren artean osatzeko eta egiaztatzeko aukera baitute.
- Aukera berriak: lehen kontuan hartu ez ziren eragileen arteko lankidetzarako eta negoziorako aukera berriak sor daitezke, baita partekatzera bideratutakoak ere.
- Gardentasun handiagoa: gardentasuna eta kontu-ematea hobetzea, eragile bati baino gehiagori aukera ematen baitie datu berberak eskuratzeko eta haiek erabakiak hartzeko erabiltzeko.
TECNALIAk esparru horretan duen estrategiak industriari, oro har, eta, bereziki, manufaktura-industriari eraldaketa digitala jasangarria izan dadin laguntzeko behar diren gaitasunetan jartzen du arreta; besteak beste, partekatutako datu-espazioei lotutako teknologietan: datuen analisia arazketa eta egokitzapena, zibersegurtasuna eta bloke-kateak datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren inguruan, eta askotariko datu eta plataformen arteko interoperabilitatea.